Hiru greba egun deitu dituzte Arabako metalaren sektorean maiatzerako, hitzarmen duin baten alde
SEAk "proposamenik gabe" jarraitzen duelako, ELA, CCOO, LAB, USO, CGT eta ESK sindikatuek greba deitu dute maiatzaren 18, 24 eta 26an.
Sindikatuek aho batez salatu dute Arabako metalaren negoziazioak 4 urte daramatzala blokeatuta, inolako aurrerapenik gabe, patronalak ez baitu negoziatzeko borondaterik.
Egoera horren aurrean, ELA, CCOO eta LAB akordio batera iritsi ziren 2021eko abenduan, Arabako Metalaren Hitzarmen Kolektibo duin bat izateko negoziazioak eta ekintza sindikalak bultzatzeko eta, ondoren, USO-ESK-CGT batu zitzaizkion. Hiru hilabete eta lau bilera egin ondoren, egoerari erantzungo dion patronalaren erantzunaren zain jarraitzen dute. Bitartean, sektorean «arazoak eta prekarietatea pilatzen» ari direla ere azaldu dute: «bizitzaren garestitzeari aurre egin ezin dioten soldatak, lanaldi oso altua eta malgutasun handia, kontratazioan iruzurra, behin-behinekotasun handia eta ABLEak, azpikontratazioa gorantz, emakumeen diskriminazioa sektore oso maskulinizatu batean, lan istripu ugari egungo egoeretara egokitzea…», zerrendatu dute.
Gauzak horrela, maiatzean hiru greba egun deitu dituzte sindikatuek, hilaren 18an, 24an eta 26an. Patronala-SEA mugitzea eta sektorearen arazoei erantzungo dieten edukiak lortzea espero dute.
Sindikatuen plataforma bateratuak, besteak beste, honako aldarrikapen hauek ditu: KPIaren gaineko soldata igoerak, 1.400 euroko gutxieneko soldatarekin 14 ordainsarietan, lanaldiak jaistea, azpikontratetako langileentzako subrogazioa, kontratazioko iruzurraren aurkako neurriak, behin-behinekotasuna eta malgutasuna mugatzea, berdintasuna lortzeko neurriak, lan osasuna bermatzeko neurriak, baimenak hobetzea eta hitzarmena aplikatzeko bermeak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!