Hiru Ertzain identifikatuak izan ziren Zaramagan etxeko balkoitik farola bati tiro egitegatik
Zaramaga auzoan zuten etxetik farola bat tirokatzeagatik Arkauteko akademian dauden 28. promozioko hiru Ertzain identifikatu zituzten igandean.
Igande iluntzean jazo ziren gertakariak, Zaramaga auzoko bizilagun batek larrialdietara deitu zuen kalean tiro hotsak entzun zituelako. Ertzaintzaren berehalako erantzunerako patruila berezia gerturatu zen Reyes de Navarra kalera. Patruila hauek egoera kritikoetan mobilizatu ohi dira.
Bertan Arkauteko akademian Ertzaintzaren 28. promozioan sartzeko prestatzen ari ziren hiru Ertzain identifikatu zituzten, Zaramaga auzoan zuten etxetik kaleko farola bati gas pistola batez tiro egiteagatik. Arkauteko akademiak zer zigor ezarriko dien esperoan daude orain identifikatutako hiru ertzainak.
Promozio gatazkatsua
Ertzaintza izateko prestatzen ari diren ikasleak Zaramaga auzoan tiro egiten aritzea ez da izan promozio honek izan duen ustekabe bakarra. Ertzaintzaren 28. promozioaan sartzeko 700 plaza eskaini zituen Segurtasun Sailak baina froga desberdinak burutu ostean 650 baino ez dira bete, aurkeztutako gainontzekoak ezgaiak zirelako.
Gainera Arkauteko akademiak ezin ditu Ertzaintza izateko prestaketetan ari diren ikasle guztiak bertako instalazioetan hartu, eta askok Gasteizen alokatu behar izan dituzte ikasle pisuak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!