Hiru aste falta dira «euskararen aldeko uholdea» abiatzeko
Hil honen amaieran Amurriotik abiatuko den Korrikaren aurkezpen soziala egin dute Gasteizen. through Alea.eus
Hitzak ekintza bilakatzeko urtea izango da aurtengoa, hain justu, bide horretaik joko dutelako euskalgintzan eta herrigintzan garrantzi handikoak diren bi apustu nabarmenek. Hirugarren Euskaraldirako denbora tarte bat falta den arren, 22. Korrika laster abiatzear da.
Horregatik, martxoaren 31tik apirilaren 10era Euskal Herriko kaleak hartuko dituen Korrikaren azken edizio honen nondik norakoak aurkeztu dituzte ostegun gauean Gasteizen. Zehazki, Oihaneder Euskararen Etxean egin dute Korrikaren «aurkezpen soziala» deitu dutena.
Besteak beste, Aitziber Balantzategi AEK-ko bozeramaileak hartu du hitza. Nabarmendu du azken Korrikari Gasteizen «amaiera izugarria» eman zitzaionetik igarotako denboran euskarak atzera egin duela. «Denbora tarte honetan nabaritu dugu euskararen aldeko lanean jarraitu duen jendearen gogoa eta ilusioa», onartu du, baina erantsi du ere «pandemiak euskara ia errotik ezabatu duela plaza ugaritan zein askoren bizitzan». Horren aurrean, Korrikak ekarri ohi duen «euskararen aldeko uholdea» berreskuratzeko beharra azpimarratu du.
Balantzategik ez du ahaztu ekimenaren bigarren helburu handi bat: «dirua biltzea euskaltegien eguneroko lana indartzeari begira». Administrazioaren aldetik euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik nahikoak ez direla esan du. Onartu du EAEn «urrats handia» egiten ari dela «irakasleen lan baldintzak normalizatzeko», eta Ipar Euskal Herrian zein Nafarroan zenbait aurrerapauso ematen ari direla. Halere, zer hobetu badagoela azpimarratu du: «ikasteko doakotasunean, adibidez».
Bildutakoei eskatu zaie poltsa batean Korrikari buruz burura etortzen zaien hitza sartzeko, eta Izar Mendiguren eta Manu Bendala bertsolariei egokitu zaie horiek ekintza bihurtzeko ardura, bertsotan. Falerina tabernan amaitu dute ekitaldia, euskararen alde topa eginez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!