«Hiltzera kondenatzen gaituzte»
Gaur, urtarrilaren 10ean, dozenaka pertsona bildu dira Posta kaleko Correosen aurrean, Gasteizko erdigunean, Excavaciones Mendiolako langile baten heriotza lan istripu batean salatzeko. ELA sindikatuak antolatutako deialdia eguerdian eg
«Hiltzera kondenatzen gaituzte» lelopean, bertaratutakoek justizia eskatu dute eta patronala eta erakundeak egoeraren erantzule egin dituzte, gertaera tragiko honetara eraman zuten baldintzengatik. Kartel eta hitzaldietan, sektoreko segurtasun neurrien faltan jarri dute arreta eta Eusko Jaurlaritza konplizetzat jo dute, #JaurlaritzaKonplizea traolarekin.
ELA sindikatuak istripuaren inguruabarrak sakon ikertzea eskatu du eta lan ingurune seguruak bermatzeko konpromiso irmoa galdegin du. “Langileen bizitzak enpresen arduragabekeriagatik eta erakundeen axolagabekeriagatik arriskuan jartzen jarraitzea ezin dugu onartu”, adierazi du sindikatuko ordezkari batek kontzentrazioan.
Ekitaldia minutu bateko isilunearekin amaitu da, hildako langilea oroitzeko, eta ondoren txalo bat jo da haren familia eta lankideekiko elkartasun gisa. ELAtik jakinarazi dute mobilizatzen jarraituko dutela prekarietate laboralaren eta lan istripuen aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak hartu daitezen eskatzen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!