Hezkuntzaren prekarizazioa salatuz hasi du Gazte Bira Ernai-k
Hasi da Ernai Gazte Antolakundeak antolatutako Gazte Bira. Eta horretarako hautatu duten lekua Gasteiz izan da, Eusko Jaularitzaren Hezkuntza Delegaritza. Euskal Herrian Bizi dinamikaren baitan, ekimena egin dute 17:30ak pasatxo aipatutako lekuan, ostean, Gasteizko Gaztetxean, hezkuntza prekarietatea aztertu nahi duen mahaingurua eramanez aurrera.
Hezkuntza Delegaritzaren aurrean, dozenaka gazte bildu dira «klase» inporobisatu bat egiteko, ikasgeletako mahaiak eta aulkiak kalera ateraz. Bertan, sistema kapitalista hetereopatriarkala azaltzeko bi «irakaslek», ordu erdiko klasea eman diete bertaratuakoei, kaletik pasa diren gainontzeko gasteiztarren harridurarako.
Ekimenaren ostean, elkarretaratzea egin dute Hezkuntza Prekarietatea Borrokatu lemapean. «Gazte eta ikasleok ez gaude bizirautera eta prekarietatera kondenatzen gaituen Hezkuntza Sistema arrotza onartzeko prest», adierazi du Ernai Gazte Antolakundeak.
Beste hiriburu batzuei utzi diote lekukoa
Urriaren 11 izango da Gazte Bira Gasteizen egongo den egun bakarra. Datozen egunetan, Bilbon, Donostian eta Iruñean egongo da. Ostiralean, Bizkiako eta Gipuzkoako hiribuan egongo da, larunbatean, Nafarroakoan amaitzeko. Bertan, hamaika ekimen ezberdin: sexu disidentziaren inguruko tailerra, solasaldiak, elkarretaratzeak, gazteen emantzipazioa aztertzeko alternatibak…
Gasteizen, bitartean, urriaren 12a ospatzeko ekimen ezberdinak egongo dira: herri-eskolak, elkarretaratze internazionalista eta Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko kalejira.
Abiatu da #GazteBira Gasteizen, Hezkuntza Delegaritza parean.
Hamarnaka ikasle topatu ditu furgonetak kale erdian, prekarietate zer den azaltzen ari da irakaslea, ikasleak ixilik eta otzan.#EHBizi pic.twitter.com/73OtSQWRqF
— Ernai (@ernaigazte) October 11, 2018
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!