«Hezkuntzaren gaineko langile kontrola» aldarrikatu zuen atzo Ikasle Abertzaleakek
Ehunka ikasle batu ziren atzo Ikasle Abertzaleakek deitutako greba eguneko mobilizazioetara. "Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu" manifestazioa burutu zuten Elurretatik abiatuta.
Hezkuntza komunitateko eragileek egin bezala Ikasle Abertzaleak antolakundeak ere greba deitu zuen EAEko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean, «Hezkuntzaren gaineko langile kontrola» aldarrikatzeko.
«Hezkuntza komunitatea osatzen duen langileriaren osasuna bermatu arte klase presentzialen etetea» exijitu zuten. Gainera, hezkuntza-sistema erreforma prozesu batean sartuta dagoela ohartarazi eta, honen aurrean, doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den hezkuntza aldarrikatzea ezinbestekoa dela adierazi zuten.
Gasteizen ehunka ikasle batu dira eguerdiko 11:00etan Elurretatik abiatu zen manifestaziora. Aurretik, zenbait ikastetxetatik zutabeak antolatu zituzten, tartean Los Heran, Ekilade eta Unamuno ikastetxeetatik.
Argazkia Galeria
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!