Hezkuntzaren, burujabetzaren eta gazte problematiken inguruko Ernairen jardunaldi nazionalak egin dira Gasteizen
Gaur amaituko dira jardunaldiak. Mobilizazioa deitu dute arratsalderako eta gauean kontzertuak egongo dira Gasteizko Gaztetxean.
Gasteizko campusean abiatu ziren atzo, azaroak 10, Ernairen Jardunaldi Nazionalak. 200 gazte inguru bildu ziren antolatzaileen arabera, hezkuntzaren, burujabetzaren eta gazte problematiken inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.
Hezkuntzaren elitizazioa eta merkantilizazioa, gazteen parte-hartze politikoa, osasun mentala, burujabetza prozesuak eta feminismoaren ekarpena izan ziren mahai-inguru eta hitzaldietan landutako gaiak.
Gaur, azaroak 11, berriro elkartu dira parte-hartzaileak Gasteizko Campusean. Goizean hiru mahai-inguru izan dira. Lehenengoan unibertsitate «burujabe, publiko, komunitario eta euskalduna» lortzeko bideari buruz jardun dute. Bigarrenean, Espainiar Estatuan borrokatzen duten hainbat gazte antolakundek ideiak eta esperientziak partekatu dituzte; eta, hirugarrenean, ekologismoa izan dute ardatz, burujabetzarako prozesuan duen papera aztertuz.
Arratsaldean mobilizazioa deitu dute «Larrialditik duintasunera» lelopean. 18:30etan abiatuko da Letren Fakultatetik.
Jardunaldiei amaiera emateko, kontzertuak antolatu dituzte Gasteizko Gaztetxean: Sukasuan, Herdoil eta DJ Malandro izango dira 21:00etatik aurrera.
#JardunaldiNazionalak | Osteguna
Ekin diogu jardunaldien bigarren egunari. Orain, pabiloian, unibertsitate burujabe, publiko, komunitario eta euskaldun bateranzko bideaz hausnartzen ari dira Jon Arrieta eta Nikole Ziarrusta.
Eguneko jarraipena hari honetan 🧵👇 pic.twitter.com/KZVCHYvRhS
— Ernai GasteizUni (@ErnaiGasteizUni) November 11, 2021
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!