Hezkuntzan ofentsiba kapitalistari aurre egiteko, kalera atera dira ikasleak
Ikasle Abertzaleakek bigarren hezkuntzako ikasleentzako greba eta mobilizazio eguna deitu zuen atzo, urriak 27, Hego Euskal Herrian.
Hezkuntza jasaten ari den «ofentsiba kapitalistari aurre» egiteko eta hezkuntza sistema sozialista aldarrikatzeko, ehundaka ikasle atera ziren atzo Gasteizen kalera, milaka Hego Euskal Herrian deitutako mobilizazioetan.
Goizean hamairu bloke atera ziren Gasteizko bigarren hezkuntzako ikastetxeetatik, eta 11:30etan Andra Mari Zuriaren Plazan hasi zen mobilizazioa.
Manifestazioan zehar hezkuntza erreformaren aurkako ohiuak eta hezkuntzaren gaineko langile kontrolaren aldeko aldarriak ozen entzun ziren.
Manifestazioaren amaieran, Floridan bildurta, hezkuntza erreforma berriak «ziklo produktibo berrira egokitzeko beharrak» bultzatuta hartzen direla azaldu zuen Ikasle Abertzaleakek, krisi garaian kapitalak irabaziak berma ditzan.
LOMLOE nahiz EAEko Hezkuntza Legearen aurka agertu ziren: «aurrerapen moduan saldu nahi izan dizkiguten arren, miseriazko hezkuntza baten oinarriak finkatzera etorri zaizkigu: heziketaren desegitea, diziplinamenduan oinarritutako heziketa prozesua eta bitarteko gutxien dituztenen kanporaketa».
Heziketa «edukiz hustea» arbuiatu zuten, elitizazioa eta sektore pobretuenen kanporaketa, eta hezkuntzaren izaera inposatzailea.
Egoera horretan, berretsi egin dute hezkuntza sistema sozialistaren aldeko hautua. Bide horretan, daude «legeen aldaketa konkretuek» eta «parlamentuko zirkuak» ez dutela aldaketarik ekarriko. Antolakuntzaren aldeko deia egin dute, «doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala den hezkuntzaren alde borrokatzeko».
"Gora ikasle langilon borroka!" eta "Hezkuntzaren gaineko langile kontrola" aldarriak @IAbertzaleak|ek deitutako mobilizazioan pic.twitter.com/rvTqVqIwxq
— Hala Bedi (@halabedi) October 27, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!