Hezkuntza sistema aldatzeko mobilizazioak deitu ditu Ikamak martxoaren 29rako
Ikamako kideek azaldu dute "gizarteko beste esparru batzuk bezala, hezkuntza ere krisian dagoela" eta horregatik, egungo hezkuntza sistema aldatzeko, mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hirietan, datorren asteartean. Gasteizen 12:00etan hasiko da Foru Plazatik eta Amurriokoa Herriko plazatik.
Mobilizazioak deitu ditu Ikama ikasle antolakundeak datorren astearterako, martxoak 29, Hego Euskal Herriko hirietan, Gasteiz eta Amurrio tarteko. Egungo hezkuntza sistema alda dadila eskatzen dute.
Azaldu dutenez, pandemiak ikasleek aurretiaz bizi zuten hezkuntzaren prekarizazio fasea azeleratu besterik ez du egin. Gizarteko beste esparru batzuk bezala, hezkuntza ere krisian dagoela uste dute eta horregatik, «egungo hezkuntza sistema aldatzeko», deitu dituzte mobilizazioak. Izan ere, «sistema aldatzeko hezkuntza ezinbesteko tresna dela, eta hezkuntza sistema aldatzeko, ikasleria martxan egon behar duela» uste dute Ikamatik.
Azken urteetako etengabeko murrizketen ondorioz, ikastetxeetako egoera oso prekarioa dela baieztatu dute. Bestalde, hezkuntza esparruan ikasleek jasaten duten kontrola ere kritikatu dute: «ikasleoi betidanik inposatu zaizkigun kontrolerako mekanismoak pandemiaren aitzakiapean areagotu besterik ez dira egin; hala nola, sarreretako kamerak, Inika bezalako kontrolerako aplikazioak…».
Testuinguru honetan ikasleek bizi dituzten gaitz psikologikoen aurrean neurririk hartu ez izana ere salatu dute. «Ez diete elkar zaintzeko bitartekoei garrantzirik eman», berretsi dute.
Mobilizazioak martxoaren 29an
Mobilizazio guztiak 12:00etan izango dira. Araban, Gasteizkoa Foru plazatik eta Amurriokoa Herriko plazatik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!