Hezkuntza publikoko langileen greba arrakastatsua, beste behin ere
Maiatzaren 16an eta maiatzaren 20an egin bezala, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileak kalera atera dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Gasteizko kasuan, aurrekoetan bezala, jende ugari atera da kalera, baina ez soilik irakasleak. Izan ere, irakasleek ez ezik, sukaldariek, garbitzaileek, haur eskoletako langileek… ere greba eguna izan dute maiatzaren 23an.
Beste behin ere, «negoziazioa», «negoziazioa» eta «negoziazioa»; hori da sindikatuek eta langileek etengabe eskatu dutena. Europara begira jartzea eskatu diote Eusko jaurlaritzari, besteak beste, ikasgeletetako ratioak kontrolatzeko eta soldata duinagoak izateko. Hala ere, murrizketen aurkako mezuak eta irudiak ere ikusi ahal izan dira: hezkuntza publikoan murrizten ari direla gogoratu dute, berriz ere.
Sindikatuek goizean zehar adierazi dutenez, jarraipen oso altua eta zabala izan du grebak; Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, aldiz, %40ko arrakasta izan du grebak. Grebaren hurrengo egunetik aurrera, «lanean eta borrokan» jarraituko dute sindikatuek. Ikasturte amaiera hau eta datorren ikasturtea gogorrak eta intentsoak espero dira hezkuntza arloan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!