Hezkuntza komunitateak Gasteizko kaleak hartu eta berehalako neurriak exijitu dizkio Eusko Jaurlaritzari
Aurrez aurreko hezkuntza itzulera "seguru eta adostu baten alde" grebara jo du gaur Hezkuntza Komunitateak. Milaka irakaslek, ikaslek, garbitzailek eta garraio eta jantoki zerbitzuetako langilek egin dute bat Gasteizko kaleak zeharkatu dituen mobilizazio nagusiarekin. Sindikatuek oso positiboki baloratu dute grebaren jarraipena
Babes zabala jaso du Araba, Bizakia eta Gipuzkoako hezkuntza zentroetan ELA, LAB, CCOO, UGT eta STEILAS sindikatuek egindako greba deialdiak. «Jaurlaritzaren greba eta mobilizazioak oztopatzeko saiakeren gainetik» sindikatuek oso positiboki baloratu dute grebaren jarraipena. Zerbitzu minimoetan ez ziren langileen %70 batu da grebara.
Gasteizko mobilizazio nagusia goizeko 11:00etan abiatu da Jesus Guridi kontserbatoriotik «Hezkuntza itzulera seguru eta adostu baten alde. Aurretik ikasleek zutabea egin dute hezkuntza komunitateko gainerako eragileekin batzeko. Antolatzaileen datuen arabera 5.000 lagun elkartu dira manifestazioan (17.000 EAEko hiru hiriburutan). Manifestazioa Eusko Jaurlaritza inguratuz eta berehalako neurriak exijituz bukatu dute.
ADIERAZPENAK | Ainhoa Astigarraga (@STEILAS_): "Baliabideak behar ditugu, gaur egun ditugun baliabideekin ikastetxea eremu seguru izatea ezinezkoa da" https://t.co/Y4y1nSjjuQ pic.twitter.com/42c5fy7dkI
— Hala Bedi (@halabedi) September 15, 2020
Eusko Jaurlaritza oso Hezkuntza Zentroetara itzulera prestatzerako orduan «oso berandu dabilela» salatu dute sindikatuek gaurko manifestazioan. Plantillak handitzea izan da aldarrikapen nagusietako bat, ez bakarrik irakasleen artean baita jantoki, garraio eta garbiketa zerbitzuetan ere. Sindikatu deitzaileek Hezkuntza Sailak iragarritako 1.000 irakasleren kontratazioa nahikoa ez dela deritzote. Ikasgeletako ratioa murriztea ere exijituko dute biharko egunean, gela bakoitzeko ikasle kopurua 10-15 ikaslera jaitsiz.
Argazki galeria
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!