Hezkuntza euskaldun baten alde mobilizatuko dira ikasleak martxoaren 23an
Martxoaren 23an "Hezkuntza euskaldun baten alde" mobilizatuko dira Gasteizko ikasleak. Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateetako euskara taldeek deituta, 12:00etan Elurretatik hasiko da manifestazioa.
Gazte Euskaltzaleen Sarearen ekimenez, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizazioak burutuko dira Hezkuntza euskaraz izan behar da lelopean. Gasteizen, Elurretatik (Unibertsitateko campusetik) abiatuko da manifestazioa martxoaren 23an, eguerdiko 12:00etan.
Orain dela bi aste egin zuten manifestazioa iragartzeko agerraldia «hezkuntza euskaldun baten eskubidearekin bat egiten duten Gasteizko hainbat eragile eta norbanakok».
Euskal Herriko ikasleek ikasketak aurrera eramateko orduan topatzen duten «trabaz beteriko bidea» salatu du, batik at, Gazte Euskaltzaleen Sareak. “Gasteizen euskaldun bezala bigarren mailako herritarrak bagara, hori areagotu egiten da gazte eta ikasle izateagatik; ikasketak osotasunean euskaraz egitea ezinezkoa dela esan daiteke, eskubide urraketa nabariak pairatzen ditugulako» azaldu dute.
Egoerari buelta emateko, «hezkuntza eremua aktibatu eta saretzeko beharra» azpimarratzen dute. Izan ere, euskaraz ikasi arren, ezinezkoa da hezkuntza prozesu osoa euskaraz egitea: “irakasle euskaldunen falta, euskarazko zerbitzu eza, euskaratu gabeko material didaktikoaren etengabeko erabilera, euskarazko ikasketen eskaintza eza… urtez urte pairatzen ditugun eskubide urraketak dira”.
Zentzu horretan, hezkuntza ereduari berari zuzendu diote kritika: «ez du funtzionatzen, ez du gure belaunaldia euskalduntzeko gaitasunik.”
Arlo horretan «besoak gurutzatuta gelditzeko prest» ez daudelako deitu dute manifestazioa, hezkuntza eredu euskalduna bermatu dadila aldarrikatzeko.
Zehazki, Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateko euskara taldeek eskatzen dute hezkuntza prozesu osoa euskaraz bermatuko duen irakasle eta langileen kontratazioa; eduki guztiak euskaraz egotea; hezkuntza eremua euskaldundu bat, paisaia linguistiko euskaldun osoa ahalbidetuko duena; eta Euskal Herrira egokitutako hezkuntza eredua eskaintzea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!