Hezkuntza Akordioa sinatua ere, publikoaren alde mobilizazioak egingo ditu Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak
Apirilaren 7an, goizeko 9:00etan, Legebiltzarreko atean elkarretaratzea egingo dute.
Apirilaren 7an, goizeko 9:00etan, Legebiltzarreko atean elkarretaratzea egingo du Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak, eta maiatzean prentsaurrekoa eta balizko mobilizazioak iragarriko dituztela ere aurreratu du. Izan ere, Hezkuntza Akordioa sinatuta, ez dute «borroka amaitutzat» ematen: «Egunetik egunera garatzen ari dira akordioan aipatzen diren neurriak, gero Legea etorriko da, eta hezkuntza publikoak babesa beharko du. Ez dugu etsiko», berretsi dute.
Hezkuntza Akordio berriak hezkuntza pribatuaren alde jokatzen duela eta sistema duala betikotuko duen Lege Berriaren oinarriak finkatu nahi direlakoan dago Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma. Zerbitzuak pribatizatzea kaltegarria dela uste dute populazio osoarentzat, zaurgarrienentzat bereziki. Segregazioa amaitzeko eskola publikoa indartu eta ahalik eta ikasle gehien bildu behar dituela defendatu dute, haur guztien eskubideak bermatu aldera.
Akordioak euskararen inguruan egiten dituen proposamenek ikastetxeak murgiltze eredurantz hurbildu beharrean, «hizkuntza guztiek ikasketak bideratuko dituztela» salatu dute, eta ez duela euskalduntzea bultzatzen.
Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma osatzen dute Gasteizko, Oiongo, Bilboko, Santurtziko, Oarsoaldeako, Astigarragako, Donostialdeako, Lasarte-Oriako plataformak, Debagoieneko Goieskola eta Ordiziako Euskal Eskola Publikoko Komunitateak; eta babesten dute EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea). HEIZE (Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa) STEILAS, ESK, CNT, Ikasle Sindikatua, Ikasle Ekintza, Gazte Komunistak taldeek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!