Herritar talde batek Patxi Ruizen aldarrikapenak luzatu dizkie Espainiako Gobernuan dauden talde politikoei
Gasteizko PSOE eta PODEMOS alderdien egoitzetara hurbildu da herritar talde bat gaur eguerdian. Patxi Ruiz euskal preso politikoak aurrera daraman gose eta egarri grebaren aldarrikapenei erantzuteko eskatu diete bi egoitzetan utzitako gutunen bidez.
12. eguna du gaur Patxi Ruiz euskal preso politikoak gose eta egarri greban. Bart gauean Murtzia II espetxetik ospitalera lekualdatua izan zen. Gaur eguerdian herritar talde bat PSOEk eta PODEMOSek Gasteizen dituzten egoitzetara hurbildu da Patxi Ruizen egoeraren aurrean hainbat eskakizun luzatzeko.
Espainiako Gobernunan dauden bi alderdi politiko hauek «Patxi Ruizen egoeraren zein espetxeetako baldintzen erantzule nagusiak direla» azpimarratu dute eta hurrengo eskakizunak luzatu dizkiete gutun bidez:
- Euskal preso politikoak berarekin Euskal Herrira lekualdatzea
- Espetxeetan aldarrikatutakoa betetzea: preso gaixoak zein kondena betetzear dutenen askatzea; bisitak izan ahal izatea; kutsatuak ez izateko materiala jasotzea; Covid-19a detektatzeko testak preso zein kartzeleroei egitea eta senideren bat hilez gero hiletara edota tanatoriora joan ahal izatea.
- Murtzia II-ko zuzendaria, mediku eta kartzeleroei espedienteak irekitzea beraien jarreraren erantzule izan daitezen.
- Patxi Ruiz berriz jazartua ez dela bermatzea.
Ekimena bultzatu duen herritar taldeak azpimarratu nahi izan du Espainiar Gobernua eta hau osatzen duten alderdiak direla Patxi Ruizi «gertatu ahal zaionaren erantzule».
Patxi Ruizen borrokaldia
Covid-19ak espetxeetan sortutako egoeraren aurrean eta presoei ezarritako baldintzak salatzeko asmoz protesta burutu zuten iragan maiatzaren 9an Murtzia II espetxeko zenbait presok. Protesten erantzule zelakoan, Patxi Ruiz euskal preso politikoak kartzelero desberdinen eta zuzendariaren mehatxuak jaso zituen.
Hori salatzeko ebakiak egin zituen besoetan eta erizaindegian artatua izan zen. Erizaindegian jasotako tratu txarren ostean gose eta egarri greba mugagabea hastea erabaki zuen maiatzaren 11an, astelehena. Euskal preso politiko txantrearrak «Covid-19aren kudeaketa kaskarrak eragindako baldintzak zuzendu arte» mantenduko du borrokaldia.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!