Herria bitan zatitzen duen errepidearen aurka protesta egin dute Azazetan
Egunero, A-132 errepidean sortzen den arriskua salatu, eta irtenbide bat eskatu dute.
Alea.eus bidez
Azazetako bizilagunek elkarretaratzea egin zuten igande goizean, herria bitan banatzen duen errepidearen aurka. Egunero bertan sortzen den arriskua salatu dute, eta irtenbide bat eskatu dute. Egoera horretan bost urte daramatzatela azaldu dute Mendialdean kokatzen den herriko bizilagunek, eta «erantzun eraginkorrik» jaso ez dutela gaineratu dute.
A-132 errepideak Azazeta zeharkatzen du. Errepide horietan, autoak 90 kilometro orduko abiaduran ibiltzen dira, baina hirigunetik igarotzean, abiadura 50 kilometro ordura murrizten da. Hala ere, ez dago semafororik, eta zenbait kasutan, «autoak 100 kilometro orduko abiaduran» pasatzen direla salatu dute. Egunen baten, istripu larria gertatuko ote denaren beldur dira Azazetako bizilagunak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!