Herri txikien alde lan egiteko deia egin zuten larunbatean Markinezen
Uztailan sortu eta urrian aurkeztu zuten Herri Txikiak Bat asanblada. Orduz geroztik, hainbat lanetan murgilduak egon dira. 2020rako asmoak aurkeztu zituzten larunbatean Markinezen egindako agerraldian.
Herri Txikiak Bat asanbladak agerraldia egin zuen larunbatean Markinezen. 2019ko uztailan sortu zuten gazte asanblada, «aspalditik gure herrietan pairatzen ari garen hutsune zein gabeziak adierazi eta salatzeko asmoz», eta urriaren 12an Herri txikien eguna ospatuz aurkeztu zuten egitasmoa.
Prentsaurrekoan azaldu zuten moduan, Arabako biztanleen (322.557) %75 Gasteizen bizi da. Beste %25 416 herri txikitan bizi da. Herri horietatik soilik 21 dira 1.000 biztanletik gorakoak. 416 herri horien ahotsa ordezkatu nahi dute; jakinda ahots horiek desberdinak eta anitzak direla; hau da, tokian tokiko problematikak ere badituztela.
Uztailetik hona hiru helburu aintzat hartuta egin dute lan: lehena, herrien arteko saretzea eta herrien arazoei erantzun kolektiboak artikulatu eta ematea. Bigarrena, herrien euskalduntzea (arreta berezia jarriz muga egiten duten herrietan). Azkenik, despopulazioari aurre egin eta herri txikien bizitza berpiztea.
Argantzuneko Herri txikien eguna ospatu ostean, hainbat ekimeni ekin diotela azaldu dute gazteek. Esaterako, herri txikietako komertzioaren sustapenerako bideak bilatzen ibili dira. Modu horretara, lan-eskaintza handitu eta lan-baldintzak hobetzea nahi dute. Gainera, «Gasteizeaino hurbiltzeko beharra izan gabe», herri txikieen artean herritarren beharrak asetzea lortzea nahiko lukete. Arabako herri txikien egoera ezagutzeko diagnostiko bat egin dute baita ere. Argazki orokor horrek hainbat elementu hartu ditu kontuan: zerbitzuak, komertzioa, aisialdia, egitura politikoa eta etxebizitza.
2020rako asmoen berri eman zuten asanbladako kideek. Herrien arteko saretzea bultzatzeko, hilabetero herri txikiek konpartitzen duten problematika orokorrari erantzunak ematen saiatuko dira. Horretarako, hilabetero asanbladako herri batean izango dira, arazo zehatz bat landuz. Asteazkenean egin zuten lehen asanblada irekia. Aurrerantzean antolatuko direnetan parte hartzera deitu dituzte herri txikietako gazteak.
Albiste hau Topatu.eus atarian argitaratua izan da eta Creative Commons lizentzia erabilta ekarri dugu gurera
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!