Herri Txikiak Bat egitasmoa zabaltzen jarraitzeko hitzordua Mendiolan
Asteazkenean, abenduaren 11n, bilera irekia deitu du Herri Txikiak Bat egitasmoak, 19:00etan Mendiolako Etxe Zaharrean. through Alea.eus
Udan zehar, Arabako herri txikiak «berpizteko» helburuarekin sortu zuen Herri Txikiak Bat proiektua Bernedo, Buradon Gatzaga, Urizaharra, Zanbrana eta Argantzongo gazte talde batek. Denborak aurrera egin ahala, herri txiki gehiago batu zaizkie; adibidez, Trebiñu, Korres edo Markinez.
Urriaren 12an, Argantzonen bat egin zuten Herri Txikien Egunean, egitasmoaren lehenengo ekitaldi publikoa izan zena. Arabako herriek dituzten gabeziak aldarrikatu nahi zituzten, egun osoko egitarauaren bitartez.
Lehen ekimena igarota, aurrera begira jarri eta proiektua zabaldu eta ezagutarazi nahi dute orain. Horretarako, asanblada irekia antolatu dute asteazkenean Mendiolan.
Bitartean, Herri Txikiak Bat egitasmoaren logoa aukeratzeko lehiaketa abiatu dute sare sozialetan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!