Herri-eskola bateratuek, inperialismoaren aurkako mezuek eta ofizialtasun aldarriek zentratuko dute urriaren 12a
Ikasle Mugimenduak herri-eskolak deitu ditu Laudion eta Gasteizen. Euskal Herria-Venezuela gizonezkoen futbol selekzioen partidua aitzaki, euskal zaletuek eta Askapenak mobilizazioak deitu dituzte Arabako hiriburuan goizetik hasita.
Urtero legez, aldarrikapenez beteta dator urriaren 12a, Hispanitatearen Eguna. Araban ere, mobilizazio, herri-eskola edo ekimen ezberdinak egongo dira, eragile bakoitzak deialdi propio bat eginez goizean-goizetik edo arratsalde-gau partean. Eguna, berandura arte luzatuko da: izan ere, jaialdia egongo da egun horretan Gaztetxean.
Herri eskolak
Ikasle Altxa Gasteizek herri-eskola bateratuak deitu ditu Auzolana Pilotalekuan. Beraz, ikasle guztiak gune zehatz honetara bertaratzeko deia luzatu du. 10:00etan izango da harrera eta 13:15ak arte luzatuko da eskola: tartean, antzerkia, tailerra, feminismoarekin eta ikasle mugimenduaren lotutako solsaldiak… 13:15an zutabea egingo dute Andra Maria Zuriaren plazara, bertan, Euskal Zaletuek eta Askapenak babesten duten elkarretaratzearekin bat egiteko: Inperialismoaren aurrean, herriok erresistentzia! Venezuela aurrera!
Los Herraneko Ikasle Mugimenduak, Koldo Mitxelenako Ikasle Mugimenduarekin batera ere herri-eskola bateratua deitu dute 10:00etatik aurrera Los Herranen. Hauek ere, elkarretaratzea internazionalistarekin bat egiteko zutabea egingo dute.
Aiaraldean, Ikasleok Zorrotz mugimenduak zabaldu du deialdia: Laudion bilduko dira ikasle guztiak 10:30etatik aurrera. Bi tailer nagusi egongo dira: Hezkuntza erreformak eta Zapalkuntza hirukoitza.
Venezuelako iraultza kalera eta ofizialtasuna harmailetara
Urriaren 12an Euskal Herriko gizonezkoan futbol selekzioaren partidua dago Mendizorrotzan. Kasualitateak hala nahi izan du, eta selekzioaren aurkaria Venezuela izango da. Hori dela eta, ofizialtasuna aldarrikatzeko eta Venezuelako iraultza bultzatzeko ekimenak egongo dira 13:30etatik aurrera.
Ikasleek bat egingo duten elkarretaratzearekin hasiko dituzte mobilizazioak eta 16:00etan Euskal Herriko zaletu ezberdinek zita bat izango dute Falerina tabernan. 20:45ean hasiko den partidaren aurretik, kalejira antiinperialista, Ez gaude denok omenaldia eta Ofizialtasuna orain kalejira futbol zelairaino. Gauean, jaialdia egingo dute Gasteizko Gaztetxean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!