Hegoaldeko auzokideek, auzo elkarteek eta ikastetxeek 300 bat alegazio-idazki aurkeztu dituzte Jauregilanda kalean gasolindegi bat jartzeko proiektuaren aurka
Red de Gasolineras de Levante SL enpresak jarduera lizentzia eskatu du tabernarik edo jatetxerik gabeko zerbitzugune bat jartzeko Jauregilanda kalean, Iturritxutik sartuta. Bizilagunen ustez "egoera larriagotuko du" eta arriskuan jarriko du auzokideen osasuna.
Hegoalde auzoko bizilagunek Iturritxu kalearen egoeraren inguruko «kezka» adierazi dute berriro ere. Izan ere, Red de Gasolineras de Levante SL enpresak jarduera lizentzia eskatu du tabernarik edo jatetxerik gabeko zerbitzugune bat jartzeko Jauregilanda kalean, Iturritxutik sartuta. Gainera, kezkatuta daude Udalak ez duelako inolako planik kale horretan lehendik dauden arazoak konpontzeko, «ez bada ibilgailu motordunentzako erreiak gehitzea».
Bizilagunen ustez azpiegitura berri hori ezartzeak Iturritxu kalearen «arazoa larriagotuko luke»: ibilgailu gehiago ekarriko ditu gainezka dagoen eremu batera, ondorio larriak izan litzake ingurumenean (Eraztun Berdetik oso gertu baitago), eta arriskuan jarriko du inguruan bizi diren pertsonen osasuna eta segurtasuna. Oso gertu ditu Gurutzmendi haurreskola, San Ignacio herri ikastetxea eta Adurtza ikastola, baita Adurtzako pilotalekuaren eta San Ignacio futbol klubaren instalazioak ere.
Banakako eta taldeko 300 bat alegazio-idazki aurkeztu dituzte Hegoaldeko elkarte eta bizilagunek, Udalari eskatzeko gasolindegia jartzearen ondorioak azter ditzala.
Proiektuaren aurka daudela adierazi dute: «Hegoaldeak ez du beste gasolindegi bat behar, eta are gutxiago eraiki nahi den lurzatian. Hegoaldeak ez du behar lehendik dauden azpiegiturak eta zerbitzuak kokaleku berrietan eraikitzea, berez zaila den egoera larriagotzen baitute. Hegoaldeak irtenbide bat behar du hiriaren ekialde-mendebalde ardatzeko joan-etorrietarako. Erakundeek herritarren interesak eta ongizatea benetan zaintzea eta benetan eragiten diguten arazoentzako irtenbideak bilatzea behar du auzoak».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!