Hazitik Gora, Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute igandan Bastidan
Ekainaren 5ean Bastidan egingo da Euskal Eskola Publikoaren 29. jaia. Ehigek, Arabako Errioxako ikastetxe publikoetako ordezkariak, familiak zein zuzendaritza-taldeak elkarlanean antolatu dute eguna.
Ohikoa den bezala, festa eta aldarrikapena batuko dituzte igandeko jaialdian. Ikastetxe publikoen eguneroko lana balioan ipintzeaz gain, beharrezkoak diren baliabideak exijituko dizkiote Administrazioari, ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza eman ahal izateko.
Arabako Errioxako sei ikastetxe publikoetako guraso eta irakasleen ordezkariek hartu dute parte antolakuntzan: «gure helburuetako bat eskualdeko ikastetxe publikoen arteko harremana sendotzea baita, orain eta aurrerantzean elkarrekin lan egin ahal izateko», ordezkarien hitzetan.
Ekainaren 4an, larunbata, hainbat ekintza burutuko dira Bastidan. Udaletxeko plazan umeentzako tailerrak egongo dira 17:00etatik aurrera, Bastidako eta Oiongo IGEak antolatuta. Bisita gidatuak egingo dira Bastida herria eta ingurunea ezagutzeko, 16:00etatik aurrera. 20:00etan Garilak 26 taldeak kontzertua emango du.
Ekainaren 5ean programazio zabala izango da Bastidan, bost gunetan banatu dituzte askotariko tailer eta ikuskizunak. Besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna, «Ez da kasualitatea» bertso musikatu emanaldia, Alarma Morea eta Korrontzi taldeen kontzertuak izango dira. Jaialdiaren egitarau osoa hemen kontsultatu daiteke, gunez gune: Hazitik-gora-egitaraua-EEPJaia-Ekainak-4-5-DEF
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!