Hauteskunde sindikaletara aurkeztu den langile bat kaleratu du Gamarrako McDonald’s-ek
Urriaren amaieran hauteskunde sindikaletara aurkeztu zen McDonald's-eko langilea eta azaroaren hasieran jaso zuen kaleratze-gutuna. Hiru urte zeramatzan enpresan lanean.
Azaroaren 3an kaleratze-gutuna jaso zuen Gamarrako McDonald’s-eko langile batek, urriaren 29an hauteskunde sindikaletara aurkeztuko zela jakinarazi ostean. Hiru urte zeramatzan enpresa horretan lanean eta ELA sindikatuko hautagaia zen.
Sindikatu horrek ohar batean jakinarazi duenez, kaleratzea judizialki erreklamatuko dute eta langileak dagokion lanpostua eta hauteskunde sindikaletako hautagaitza mantendu ditzan «borrokatuko» dute. Langileak enpresaren aldetik «presio handia» jasaten ari diren arren, hauteskundeak mantentzeko hautua egin du ELAk.
Azaldu dutenez, «langileak antolatu» eta «plantillari ahotsa emateko» ordezkariak aukeratzea da hauteskunde sindikalak egitearen helburua. Izan ere, eguneroko «kezka» dituzte langileek Gamarrako McDonald’s enpresan «ordutegi aldaketa etengabeak, laneko egutegirik ez izatea, lana eta familia-bizitza uztartzeko ezintasuna eta ordu osagarrien tratamendua».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!