Haurreskolak Patzuergoko grebak %70eko jarraipena izan du
Urtarrilaren 27an greba egin dute Haurreskolak Partzuergoko langileek, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek deituta. Gasteizen, Lakuan egin dute mobilizazioan, Haurreskolen Partzuergoak doakotasuna eta sarbide unibertsala bermatzea eskatu dute.
LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek Haurreskolen Partzuergoak doakotasuna eta sarbide unibertsala bermatzea eskatzeko greba egin dute asteazkenean. Gasteizko Lakuan egin duten mobilizazioan, dozenaka langile bildu dira eta Hezkuntza sailean integratzeko beharra aldarrikatu dute bertan.
Zentzu berean, dauden akordioak errespetatzea eta betetzea eta lan-hitzarmen berriaren negoziazioa abiatzea izan dira grebaren beste aldarrikapen batzuk.
Horrez gain, beste hobekuntza hauek ere eskatu dituzte grebaren bidez: langileen behin-behinekotasun tasarekin bukatzea eta lanpostuak egonkortzea, irakaskuntza publikoan Osakidetzak egiten duen Norbera Babesteko Ekipamenduen horniketan Haurreskolak Partzuergoa gehitzea eta aurrekontua handitzea.
Trabak ere salatu dituzte sindikatuek, baina pozik azaldu dira mobilizazioekin eta jarraipenarekin: Jaurlaritzaren Lan Sailak ezarritako gehiegizko zerbitzu minimoek, eta Haurreskolak Partzuergoko gerentziak greba desitxuratzeko egindako ahaleginek ez dute langileen borroka geldiarazi».
Gauzak aldatu ezean, mobilizazio gehiago aurrerantzean
Hiru sindikatuek langileei eta jendarteari argi adierazi diete egoeraren larritasuna eta mobilizazio dinamikarekin jarraitzeko beharra azpaimarratu dute. Asteazkenean egindako laugarren greba egunarekin «oraindik ez dugulako egoerari erantzungo dion mahai negoziatzailerako deirik jaso».
Gauzak aldatu ezean, Haurreskolak Partzuergoko langileak otsailaren 22, 23 eta 24an grebara deituko dituzte sindikatuek.
Sindikatuok Haurreskolak Partzuergoko langileen mobilizazio eta greba dinamika arrakastatsuak balioan jarri ditugu #BaduguAukera
Gaurko grebak %70eko jarraipena izan du
👇👇👇https://t.co/FMRwwNKZyC pic.twitter.com/xwz2j9YnbO— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) January 27, 2021
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!