Haurdun egoteagatik kaleratutako emakume baten aldeko epaiak arrazoia eman dio LAB sindikatuari
Urtarrilean egin zuten publiko salaketa eta epaiak orain eman die arrazoia.
Orain dela hilabete gutxi, urtarrilean hain zuzen, Arabako hiru enpresatan gertatutako sexu jazarpena zein diskriminazio kasuak salatu zituen LAB sindikatuak agerraldi eta pikete feminista batekin: haurdun egoteagatik egondako kaleratze bat eta beste biak lanpostuan sexu jazarpenak pairatu zituzten bi emakumeren kasuak.
Orduan, horrelako egoerak aditzera ematearen eta salatzearen garrantzia nabarmendu zuen sindikatuak, «lan munduan indarkeria matxista gertatzen denean, zailago suertatzen delako hau salatu ahal izatea».
Sei hilabete beranduago mehatxua publikoki zein juridikoki salatzearen garrantzia berretsi dute agerraldi batekin. Salaketarekin batera, horrelako diskriminazio egoerak gertatzen direnean «elkarren laguntza, antolakuntza eta elkartasuna» ere ezinbestekoak direla nabarmendu dute.
Era berean, berri on bat eman dute. Haurdun egoteagatik kaleratutako emakumearen kasuan, epaiketa irabazi du LABek. Epaiak arrazoia eman dio sindikatuari: «Lagun horrek ez zukeen inoiz kaleratua izan behar».
«Emakumeok lan munduan diskriminazioak aurrez aurre ditugu, eta aurre egiten diegu. Eta, enpresaren gezurren gainetik, diskriminazio hauek guztiz errealak direla agerian geratu da», azaldu dute.
Salatu dutenez, «sistemak nahi duen bezala ekoizten ez dugunean, gu, emakumeok, erditik kentzen ahalegiten dira; sistemak, zerbitzu publikoak pribatizatzearren, zerbitzu hauek murrizten dituenean, emakumeok etxera bidaltzen saiatzen da, zaintza lan guztiak geure gai har ditzagun».
LABen kasu bat bera ere ez dutela pasatzen utziko argi utzi nahi izan dute: «Kasu guztiak eta enpresa guztiak salatuko ditugu».
Zentzu honetan, emakume* guztiak animatu dituzte diskriminazioak era kolektiboan salatzera. «Elkarrekin eta antolaturik baino ez ditugu diskriminazio egoera hauek geldituko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!