Haur eta nagusientzako jaialdia Txagorritxun, jaietarako motorrak berotzen hasteko
Martxoaren 18an, larunbata, Txagorritxu auzoan ume, gazte eta helduentzako jaialdia antolatu dute bizilagunek. Jaialdia, auzoko ikastolekin, guraso elkartearekin, Bizanekin, tabernekin eta gazteekin antolatu dute elkarrekintzan, auzotarren arteko «harremanak sendotze aldera».
Egun horrek, gainera, auzoa «berpizten» eta «jaietarako motorrak berotzen» hasteko balio dezala nahi du jai batzordeak.
Jaialdia goizeko 10:30etan hasiko da Abendaño ikastolan. Ordu horretan umeentzako ekintza egingo da: Clown tailerra. Jarraian, 11:45etan, jolas txokoak egingo dira Abendañon: igela, gantxillo tailerra, billar holandesa, elikagaiak eta marrazkiak eta saskibaloia.
Gero, 13:00etan, txaranga batekin Abendaño ikastolatik, Txagorritxuko Bizanetik eta Luis Doraotik pasako dira. Bitartean, Indartsun 13:30etan DJ Ixilin egongo da bazkal aurretiko poteoa girotzeko. 15:00etan bazkari autogestionatua egingo da Luis Dorao ikastolan. Bertan mokadua egongo da, baina bakoitzak bere platera ekartzea eskatu dute antolatzaileek.
Ostean, arratsaldean, auzoko tabernetatik garagardo dastaketa egongo da. 17:00etan hasiko da. Dastaketan parte hartzen duten tabernetatik ibilbide musikatu bat egingo da eta taberna bakoitzak garagardo berezi bat izango du. Hortaz, parte hartu duen jendeak dastaketaren kata orria izango du eta bertan taberna bakoitzean zein garagardo edan duen asmatzen saiatuko da. Tabernak Eva, Indartsu, Oletu eta Laberinto dira. Garagardo dastaketan parte hartzeko, kata orriak aipaturiko taberna bakoitzean eta bazkarian eskuragarri egongo dira.
Amaitzeko, Laberinto tabernan, musika jarriko dute gauean, 23:00etatik aurrera. Garagardo dastaketaren irabazlearen zozketa bertan egingo da gaueko 23:30etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!