«Hau ez da justizia»
Orain dela bi hilabete ‘La Manada’-ren aurkako sententzia salatzeko egin bezala, ehunka lagun atera dira Gasteizko kaleetara bortxatzaileak behin behinean aske geratuko direla salatzeko. Azkena Rock Festibalaren baitan Andra Maria Zuriaren plazan antolatutako kontzertua ez dute bertan behera utzi eta tentsio uneak egon dira bildutakoen eta taldekideen artean.
‘La Manada’-ko bost bortxatzaileak aske geratuko dira Nafarroako auzitegiak behin-behineko askatasuna onartu ostean. Jarritako baldintzen artean dago bost gizonek ezin izango dutela Madrileko Autonomia Erkidegoan sartu, bertan bizi baita bortxatu zuten emakumea.
Erabakia hartzeko orduan, epaiamahaiko kideetako batek kontrako botoa eman du, presidenteak hain zuzen, bederatzi urtera kondenaturiko bortxatzaileek espetxean jarraitzearen alde azalduz
Euskal Herrian berehala etorri dira erreakzioak eta horietako bat Gasteizen egindako elkarretaratzea izan da. Gasteizko Mugimendu Feministak deituta, lagun ugari bildu dira Andra Maria Zuriaren plazan.
Azkena Rock Festibalaren baitan antolatzen diren kontzertuen baitan, ‘Las Furias’ taldeak ez du kontzertua eten nahi izna elkarretaratzearen orduan. Emakumeak taldearengana hurbildu dira konztertua eteteko baina soilik minutu batzuk egon dira jo gabe. Bildutakoek bizkarra eman diote taldeari. «Aupa la borroka feminista de verdad», esan dute taldekideek orduan.
Elkarretaratzea amaitu aurretik, eserialdia egin dute, Udaltzainek taldekideen soinu-ekipoa «babesten» zuten bitartean. Musika jaialdiko antolatzaileek ez dute musika kendu nahi izan. Gainera, Udaltzaingoak kazetarial identifikatu ditu argazkiak ateratzeagatik, tartean, Gara egunkariko Inaki Iriondo.
Zuian ere hamaika lagun bildu dira ZETEME (Zuiako Neska Gazteon Taldeak) deituta.
Asparrenan, erailketa matxista
‘La Manada’-koak aske geratuko direla jakin den egun berean, emakume bat erail dute Asparrenan, Araban. Garraiolari batek erailketa onartu du. Apirilean, bi emakume egun berean izan ziren erailak Gasteizen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!