Hasi dira aurtengo Txagoko jaiak, igandera arte luzatuko dira
Auzotar eta Gasteiztar guztiak deitu dituzte jaiez gozatzera, antolatutako ekimen ezberdinetan eta Gazalbideko parkingean dagoen Txosnagunean.
Auzoa indartzera datozen jaiak antolatu ditu beste urte batez Txagoko Jai Batzordeak. Astelehenetik igandera egitarau oparoa antolatu dute «ume, gazte zein adinekoentzako» tailer ekintza eta kontzertu ezberdinekin.
Gaur Kick boxing tailer bat izan da Txagoko auzo elkartean eta bihar, asteartean, 17:30etan Parkour tailer bat izango da Skate Parkean eta 19:00retan SAMA elkartearekin batera dokumental proiekzio bat antolatu dute. Asteazkenean, 18:00etan bi ekimen egongo dira aldi berean. Alde batetik, dardo txapelketa bat egongo da Indartsu tabernan eta Bizan-ean Igel eta Bilar Holandes txapelketa irekia. Amaitzeko, arratsaldeko 20:00etan Zizta euskara taldeak hilabetero egiten duen Auzoa Kantariren beste emanaldi bat izango da Ole Tú tabernan.
Ostegunean, 18:00etan Bizanen bingo irekia egongo da eta 18:30etan Amarauna taldeak tailer bat eskainiko du Luis Dorao ikastetxean, «Emakumeek saskibaloiaren etapa guztietan jasaten ditugun indarkeriak identifikatzen ikasten». Osteguna amaitzeko, «sari bezala», bertso afaria antolatu dute Boxing tabernan. Ostiral arratsaldean 17:00etan umeen txokoak izango dira txosnagunean, gargantua barne. Abendaño ikastola atzean dagoen anfiteatroan 18:00etan, Bizan-ek antolaturiko dantzak egongo dira eta ondore, 19:00etan, Zunba herrikoia. Euskal Presoen alde Andra Mari Zuriko elkarretaratzean parte hartzeko dei egin dute jaien antolatzaileek, eta gero, 20:30etan, kalejira bat egingo dute bertatik auzoraino. Gaueko 22:00etan hasiko dira kontzertuak Gazalbideko txosnagunean. Occhi di Farfalla, Dena, The Capaces eta DJ Pezon arituko dira oholtza gainean.
Larunbatean, goizeko 13:00etan emango diote hasiera egitarauari. Pintxada bat antolatu dute Indartsu tabernan, eta aldi berean, liburu eta koaderno azoka trukea egongo da karpan. 15:00etan bazkaria egingo dute, eta jakinarazi dute bazkariko tiketak Garraxi eta Indartsu tabernetan daudela salgai. Arratsaldean 17:00etan mus txapelketa abiatuko da Laberinto tabernan eta 17:30etan «karaokepoteoa» egingo dute auzotik, txosnagunetik hasita. Amaitzeko, 22:00etan hasiko dira kontzertuak. Larunbatean Full Cab, Etxekalte, Arida taldeak arituko dira eta «Ezina ekinez egina» DJak izango dira bertan gaua ixteko.
Tailer batzuetan parte hartzeko, izena eman behar da, horretarako egitarauko kartelean agertzen den QRa eskaneatu eta galdetegia bete beharko da. Albistearen behekaldean daukazue egitaraua. Jai Batzordetik gogorarazi dute ez dela jarrera sexista, homofobo edo arrazistarik onartuko, eta jaietara hurbiltzeko deia egin dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!