Hasi da Azpimarra literatura zikloa Gasteizko Gaztetxean
Udan hasi zuten irakurle taldea eta ikasturte osorako zikloa aurkeztu dute orain. Asteazkenean egin zuten lehen saioa eta beste hiru dituzte programatuta.
Azpimarra literatura zikloaren udako edizioa arrakastatsua izan zela eta, ikasturte osorako programatu dute oraingoan. Gasteizko Gaztetxean elkartzen dira eta proposatutako liburuen haritik tiraka askotariko gaiak izaten dituzte bertaratzen diren lagunek hizpide.
Pasa den asteazkenean egin zuten ikasturte honetako zikloaren lehen saioa. Machado de Assis idazle brasildarraren «Alienista» eta Kafkaren «Zigor kolonian» ipuin edo nobela laburrak landu zituzten ia bi dozena lagunek. Idazketa, forma eta estilo kontuez gain, errelatoetan lantzen diren hainbat gairi buruz jarduteko ere baliatu zuten tartea: sistema penitentziarioa, (anti)psikiatria, zientzia, eta bestelako interes sozial eta politikoko problematikak.
Abenduaren 20an izango da hurrengo saioa. Alexander Bogdanov idazle sobietarraren zientzia fikzioko «Izar Gorria» nobela da saio horretarako irakurgaia. 1908an argitaratu zen eta Marteko balizko gizarte komunista du gaia.
Udaberrian eta udan beste bi saio izango dira, apirilaren 10ean eta ekainaren 5ean. Ivan Sergeievitx Turgeniev-en «Aita Semeak» eta Ramon Saizarbitoriaren «100 metro» irakurgaiak proposatu dituzte, hurrenez hurren. Testu guztiak eskuragarri jarriko dituzte irakurri ahal izateko.
Irakurle taldera gerturatzera gonbidatu dute interesa duen edonor, «denborak harrapatu eta liburua bukatzeko astirik izan ez dutenak ere bai»
Irakurle taldea espazio irekia eta atsegina izatea lehenesten dute, eta dekalogo dibertigarri honetan plasmatu dute:
- Irakurketa Taldearen lehen araua da: inork ezin du hitz egin Irakurketa Taldearen inguruan.
- Irakurketa Taldera gonbidatuak daude irakurle lanpetu nahiz alperrak, negarti eta sentiberak, gehiago irakurtzea gustatuko litzaiekenak, euskaraz nahiz gazteleraz egiten dutenak, ameslariak, pesimistak, liburuak gauez edo goizez hartzen dituztenak, etabar.
- Irakurketa Taldearen saioetara joateko ez da ordainsaririk eskatuko. Hori bai, Irakurketa Taldeko kideren batek gazta muttur bat ekartzen badu beste kide guztiek zutitu eta oda bat kantatuko diote.
- Irakurketa Taldearen kide izateko ez da inolako sarbide-probarik pasa behar, ez baita beharrezkoa literaturan aditua izatea.
- Aurreko aginduari jarraiki, adituren batek Irakurketa Taldearen parte izan nahiko balu, eskatuko zaio mesedez ez txapas bat izateko.
- Irakurketa Taldearen kide izateko ez da beharrezkoa saio guztietara joatea; are gehiago, Irakurketa Taldearen parte da bere izpirituz gurekin komunioa egiten duen oro/hala sentitzen duen oro.
- Irakurketa Taldearen saioetara joateko ez da beharrezkoa bertan lagunik izatea. Bertan lagunak egitea, ordea, ametitua dago.
- Gaztarena broma da.
- Irakurketa Taldeak beso zabalik hartuko ditu baita azken minutuan denborak harrapatu eta liburua bukatzerik izan ez dutenak ere.
- Irakurketa Taldeak bere egiten du gizadiaren berdintasun eta askatasunaren ideal gorena, eta ideal hori islatzen saiatuko da.
Hemen dira Azpimarra Literatur Zikloaren hamar aginduak🫡⚠️❗️🛑
🌟Irakurle orok egin beharko die men honakoei: pic.twitter.com/mAZAqBVZWd
— Azpimarra |Literatur Zikloa (@azpimarra) October 19, 2023
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!