Haserrea berriz plazara
Mugimendu Feministak plazak hartu ditu beste egun batez aste honetan Gasteizen. Judimendiko Txosnagunean behin baino gehiagotan entzun da sirena ostegunetik larunbatera, eraso sexistak egon direlaren seinale. Behin baino gehiagotan aktibatu behar izan dute erasoen aurkako protokolo hau.
Eraso sexisten aurkako protokoloa jarraituz, eta Judimendiko Jai Batzordeak eta Gasteizko Mugimendu Feministak hala erabakita, elkarretaratzea egin dute Judimendiko Sefarad plazan, jaietako azken egunean, igandean.
Salatu dutenez, egunero aktibatu dute protokoloa, erasotzaileak kanporatuz. Hala ere, larriena larunbateko erasoa izan zen. Jarrera oldarkorra izan zuen erasotzaile bat kanporatu zuten, identifikatuta daukaten gizona (beste prozesu batzuk ditu irekita erasoak medio). Udaltzaingoaren jarrera ere salatu dute: «Infatilizatu gaituzte, hainbat emakume identifikatuz eta gure hitza zalantzan jarriz»
*Eraso sexistak salatzeko Mugimendu Feministak telefono-zenbaki bat izango du 24 orduetan auzoko jaietan eta Gasteizko jaietan: 688 744 411
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!