Haserre ekin diete Errekabarriko gurasoek mobilizazioei
Salburuko familiek eskatzen zutena baino 10 urte beranduago hasi dira Errekabarri ikastetxea eraikitzeko lanak. Orain, beste atzerapen bat iragarri diete eta Guraso Elkartea mobilizazioekin hasi da.
Atzerapenarekin, atzerapen handiarekin, baina azkenean, aurreko martxoan hasi ziren Salburuko auzoan Errekabarri ikastetxea eraikitzeko lanak. Berandu. Zehatzagoak izateko, auzoko familiak eskatzen hasi zirenetik 10 urtera. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak konpromiso argi bat jarri zuen mahaiaren gainean: Errekabarri ikastetxeak ateak irekiko zituen 2019-2020 ikasturterako.
Baina iragarritako atzerapenak atzerapen berri bat izan du azken asteetan: 2020. urteko urtarrilera arte, gutxienez, Salburuko ikastetxeak ez ditu ateak irekiko. Horrek, espero zitekeen bezala, haserrea eragin du gurasoengan eta elkarretaratzea egin dute urtarrilaren 24an Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Delegaritzaren aurrean. Eskaera, zuzena eta argia: obrak azkartu behar dira epeak betetzeko eta datorren ikasturterako prest izateko. Hau da, bere garaian Eusko Jaurlaritzak iragarri bezala, 2019-2020 ikasturtea Errekabarri ikastetxean hasi nahi dute.
«500 ikasleen beharrak enpresen eta Hezkuntza Delegaritzaren nahien gainetik egon behar dira», adierazi du Errekabarriko Guraso Elkarteak Hezkuntza Delegaritza parean.
Salburuatik Zaramagara, sei urtez gutxienez
Elkarretaratzean gogoratu dutenez, azken sei urteetan Errekabarriko familiek Zaramaga auzoraino eraman behar izan dituzte ikasleak, Ruiz de Garibay ikastetxean eskola klaseak jasotzeko. Azken ikastetxe honetan, bitartean, behin behineko adabakiak jarri dira, Salburun eraikin berria martxan noiz jarriko zain. Eta, obrak azkartzen ez badira, horrela jarraituko dute 2020.urtera arte.
Hori gutxi balitz, Ruiz de Garibay ikastetxeak ezin ditu ikasle gehiago hartu eta ikasturte berriarekin beste ia 70 ikasle bere gain hartu beharko lituzke.
Guraso Elkartearen datuen arabera, ikasleak Zaramagaraino eramateak gastu ekonomiko handia suposatzen dio Eusko Jaurlaritzari eta Gasteizko Udalari. Zehazki, orain arte, soilik garraioan, 890.000 euro gastatu dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!