Harrikada jaialdiak edizio berria aurkeztu du
2024ko uztailaren 26, 27 eta 28an techno doinuek hartuko dute Arabako Izarra herria, bertan ospatuko baitan Harrikada Festibala.
2018an lehen edizioa ospatu zuten Ozaetan, eta bertako esperientziatik abiatuta Harrika Kolektiboa sortu zen. Festibal formatutik aldendu eta aretoetako dantzalekuetan zentratu da kolektiboa azken urte hauetan eta berriki, apirilean hain zuzen, bi urte bete ditu Gasteizko Jimmy Jazz aretoan hilabetero egiten duten Harrika ekimenak. Jimmy Jazzen soilik 26 jaialdi antolatu ditu kolektiboak, beti ere techno musika eta zaintza lanak elkarlotuz. Guztira 50 artista baino gehiago gonbidatu dituzte euren jaietara, gehienak emakume DJak izan direlarik. Harrikak hasieratik egin du apustua bai emakume bai eta LGTBIQ+ kolektiboko artistak erdigunean jarriz. Artean izen batzuk aipatzearren, azken bi urteetan Dasha Rush, Grace Dahl edota Supergloss bezalako artisten saioak entzuteko aukera izan dute jaietara gerturatu direnek, eta ez hori bakarrik, Berlinen aitzindaria den Gegen edota Madrilgo gauak irauli dituen Skin kolektiboak ere izan dira bertan. Jimmy Jazzetik haratago, azken hilabeteetan kolektiboaren dinamika berriak ezagutu ditugu, hala nola, Arrasateko Gaztetxean ospatu zuten Herrika jaialdia edota Madrileko Fernweh kolektiboarekin batera antolatu dituzten showcase-ak.
Orain dela aste batzuk, ordea, orain artean izan duten proiekturik anbiziotsuena aurkeztu zuten: Harrikada Festibala. Hiru egunetan zehar bertako zein nazioarteko DJ eta ekoizle ezberdinen saioak entzuteko aukera izango dugu festibalerako espreski montatuko duten jai eremuan. Techno musika, zaintza eta landa eremua lotzeko asmoz antolatu dute proiektu hau. Azken urteetan Euskal Herrian egon den musika iraultzaren zati bat izan nahi du Harrika kolektiboak, euskaraz eta Araban ekoitzitako proiektua izan nahi dute, apustu berritzailea eginez, eta beti ere zaintza erdigunean jarriz. Elkarren arteko zaintza, ingurumenaren zaintza, kolektiboaren baloreak lehentsiz eta azken aldiko makrofestibalen aurkako festibala izan nahi dute, bolondresek osatzen duten kalitatezko festibal underground eta antikomertziala.
Bada, gaur bertan aurtengo edizioan izango dituzten lehen artistak aurkeztu dituzte. Maila lokalari dagokionez, Harrikada Festibalak apustua egin du egungo euskal technoa jorratzen duten kolektibo ezberdinen erakusleiho izan nahian eta horregatik ez dira faltako EMA, Apetak, Mixthetika, Redlux edota Frenetik bezalako kolektiboetako aurpegi ezagunak. Era berean ez dira faltako azken aldian ezer esana eman duten zuzeneko saio bereziak, tartean Griseseko taldekide den Alejo Orbegozok sortu duen bakarkako Ke Lepo proposamena.
Nazioarteari dagokionez, Harrikada Festibalak ekitaldi honen gidari izango diren bi izen aurkeztu dizkigu gaur: Nastia eta Tauceti. Tauceti artista frantziarra ezaguna da ambient eta techno doinu ilunak nahasteko duen trebeziagatik, eta azken aldian ohikoa da bere izena Europako aretorik ospetsuenen karteletan. Bestalde, Nastia beharbada Ukrainiako techno artistarik ezagunena dela esan dezakegu. 2005an bere debuta egin zuenetik ez du atseden hartzeko denborarik izan. Bere zigilu propioa sortu eta Arma17 ospetsuko egoiliar bilakatu zen. 2019an beste zigilu berri bat sortu zuen, NECHTO izenekoa, eta orduz geroztik mundu mailako areto ezagunenetan egin ditu emanaldiak. Bere saioetan techno sakon eta melodikoak nahasten ditu, urperatutako soinu-paisaiak sortuz, entzuleak trantzearen antzeko esperientziara erakartzen dituztenak. Bere musikaren ezaugarriak erritmo azkarrak dira eta badu dantzalekuan tentsioa sortzeko berezko gaitasuna.
Sarrerak
Sarrerak Maiatzaren 1ean jarriko dira salgai www.harrikada-festibala.eus webgunean, hasierako salmenta prezio bereziekin. Harrika Kolektibotik aniztasunaren eta doinu berrien aldeko festa honetan parte hartzeko deialdia luzatzen diete gizarteko sektore ezberdinei, hiru egunez musikaz gozatu eta elkarrekin dantzalekuari su emateko aukera paregabea dator Izarrara.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!