‘Harrikada’, Alemaniako azpikultura elektronikoa gurera ekarriz
Alemaniako azpikultura elektronikoak bere tartea izango du Araban, Euskal Herrian horrelako giroak sortzeko eta herrialdeen arteko zubi lana bultzatu nahian. Harrikada festibala irailaren 7tik 9ra izango da, Garaionen, eta txartelak eta kartela eskuragai daude jada.
Harrikada jaialdia, jaialdiaren izen berdina duen 2017. urtean sortutako kultur elkartea da, musika elektronikoarekin eta artearekin lotura duten ekitaldiak sustatu nahi dituena. Jaialdia irailaren 7tik 9ra ospatuko da, Garaionen. Hala ere, data hurbildu ahala, xehetasun gehiago emango dituzte jakitera.
Hasiera batean, Alemanian dagoen azpikultura elektronikoak “liluratuta”, Euskal Herrian horrelako giroak sortu eta herrialdeen arteko zubi lana bultzatu nahi dute, hemengo DJ zein sortzaile gazteak hara ezagutzera emanez eta hangoak hona ekarriz.
“Berlingo club eta jai giroan egon ostean, Euskal Herrian bertan ikusi zein sentitutakoa azaltzen saiatzen ginenean jendeak erotuta geundela esaten zigun”, azaldu dute. “Egun batean hangoa hona ekarri nahi genuela azaldu genuenean, buruan sekulako harrikada genuela esan ziguten”. Hortik ‘Harrikada Festibala’ sortzearen erabakia.
Bertako produktuak eta ingurumenarekiko errespetua
Errespetuan oinarritutako festibal bat sortu nahi duten heinean, ingurumenarekiko errespetuz jokatu nahi dute, bai produktuei dagokienez eta bai hondakinei dagokienez: “Bertako produktuak erabili eta bultzatuko ditugu”.
Era berean pertsonekiko errespetu osoa duen festibal bat izango da, beraz, arraza, generoa, jatorria, etnia, erlijioa, gorputz ez normatiboa, aniztasun funtzionala edo sexu aukera dela eta sortutako jarrera negatiborik ez dute onartuko. “Festibal irekia izan nahi dugu, errespetuz jokatzen duena zentzu guztietan, bakoitza den modukoa izan dadin eta pertsona gisa garatzeko eta ondo pasatzeko aukera izan dezan”.
Line up-a jada eman dute jakitera eta txartelak antolakuntzaren webgune propioan daude salgai. Informazioa edo proposamenak helarazi nahi izatekotan, email bat jarri dute martxan: info@harrikada-festibala.com.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!