Harrera duinaren eta etxebizitza eskubidearen aldeko ekimena egin dute Gasteizen, musika kontserbatorioan
Inor ez kale gorrian eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeek egin dute ekintza Gasteizko Musika Kontserbatorioan, joan den neguan dozenaka pertsona kanporatu baitzituzten handik.
Ekainaren 8an hainbat ekintza egin dira Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako udalerrietan, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroakoari eskatzeko bertan bizi diren edo aldi baterako dauden pertsonen oinarrizko eskubideak berma daitezela, batez ere etxebizitza duinik ez dutenentzat. Baliabide eta aurrekontu nahikoak dituzten planak izatea eta errekurtso irisgarriagoak jartzea eskatu dute, zehazki.
Gasteizen, Inor ez kale gorrian eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeek musika kontserbatorian egin dute elkarretaratzea, joan den neguan han gaua pasatzen zuten hainbat pertsona kaleratu zituztela salatzeko: «Azken negu gordinean, hamarnaka pertsona kanporatuak izan ziren Arriagako bazelisatik eta Musika kontserbatoriotik, hoietan hotzari aurre egiteko babesa bilatzeagatik. Kale gorria bizi diren pertsona hauen kanporaketa ez zen kasualitate bat izan. Ordurako, asteak zeramatzan Kontserbatorio honetako Zuzendariak egoera honengatik kexaka, jende horrek eraikinari itxura ezegokia ematen ziolakoan».
Pobrezia politika sozialak eta «gaindituta dauden» errekurtsoak indartzen borrokatu behar dela aldarrikatu dute, eta ez errepresioarekin, «polizia bidaltzen eta hesiak jarriz».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!