Harrera beroa jaso du Aitor Zelaiak Gasteizen
Gasteizera iritsi berritan, Aitor Zelaiak lagun eta senideen lehen besarkadak jaso zituen. Epaiketaren zain geratu da Judimendiko gaztea. Galder Barbado datozen orduetan aske gertauko da.
Gasteizko Alde Zaharreko Kutxi kalean harrera beroa egin zioten astearte gauean Aitor Zelaia gazteari, espetxetik irten eta gutxira. Bertsoak, ikurrinak eta bestelakoak lagun, gazte gasteiztarrak lagun eta senideen lehen besarkadak jaso ditu.
Otsaila hasieratik zegoen espetxean Zelaia Galder Barbado amurrioarrarekin batera.
Aitor Zelaia gasteiztarra baldintzapean aske geratu da asteartea arratsaldean, epaiketaren zain.
Hala ere, 6.000 euroko fiantza ordaindu behar izan dute gertukoek eta hau behin ordainduta, espetxea atzean utzi du gasteiztarrak. Kartzela kanpoan lagunak eta senideak zain zituen Zelaiak eta Erriberan ere, behin Nafarroan sartuta, elkartasun mezuak izan ditu.
Ertzaintzaren polizia-operazioa
Otsailean, Delikan eta Gasteizen Ertzaintzak atxilotu zituen bi gazteak, bien etxeak goitik behera miatzearekin batera.
Atxiloketen ostean, espetxeratzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Maria Tardonek: espetxeratze horien abiapuntuan, 2014. eta 2015. urteetan gertatutako zenbait eraso daudela jakinarazi zuten.
Soto del Realeko (Madril) kartzelan egon ziren hasiera batean, isolamenduan, eta martxoan, biak ala biak Darokako espetxera, Zaragozara, mugitu zituzten.
Galder Barbadori dagokionez, datozen orduetan ere baldintzapean aske geratuko da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!