[HALA BIDEO] Martxoak 3 elkartea prest dago Memoriagunea sortzeko prozesuan aholkatzeko eta parte hartzeko
2021 urtean erakundeek ustekabean harrapatu zuen protokoloa sinatu zutenetik, M3 Elkarteak, Memoria gara herri ekimenarekin batera, 1976ko martxoaren 3ko memoria bizirik mantendu duten herri eragileen parte-hartze eraginkorra izateko beharra aldarrikatu du. Hiru urte igaro ostean Fundazioa sortu da eta Gogora Institutuarekin adostutako hitzarmena sinatu du Martxoaren 3 elkarteak.
Martxoaren 3 elkarteak hitzarmena ezinbestekotzat hartu du koordinazio, aholkularitza eta partaidetza esparru egonkor bat bermatzeko eta prest agertu da Memoriagunea sortzeko prozesuan parte hartzeko eta aholkatzeko.
Hauek dira etapa berri honetarako izendatutako ordezkariak:
NEREA MARTINEZ ARANBURUZABALA eta ARTURO VAL DEL OLMO izango dira elkartearen ordezkariak Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioaren patronatuan. Nerea Gasteizko sarraskian hildako bost lagunetako baten iloba da, eta Arturo borroka-prozesu hartako protagonista zuzenetako bat da, langileen asanbladek aukeratutako Ordezkaritza Batzordeen Koordinakundeko kide gisa.
JULEN DIAZ DE ARGOTE izango da Memoriagunearen diseinuari eta edukiei buruzko proiektua garatuko duen lantaldearen arduraduna. Ondarearen Kudeaketa Integraleko masterra duen historialaria da, Memoria Gara elkartearen presidentea, eta duela 7 urtetik Zaramagan martxoaren 3ko memoriari buruz egiten diren bisita gidatuen koordinatzailea ere bada.
Azterketa topografikoa, esku-hartze arkeologikoa eta sarraskiaren markak babestea
Fase berri honetan, hurrengo mugarri garrantzitsua Memoriagunea eraikitzeko lehiaketaren oinarriak dira. Erakundeen azken zirriborroa eskatu duela adierazi du Martxoaren 3 elkarteak, «dokumentu horren edukietan aholkua emateko, hitzarmenak agintzen duen bezala. Denbora guzti honetan sortutako mesfidantzak gainditzeko benetako koordinazioa aktibatu behar da». Horretarako Gogora Institutuarekin bildu eta metodologia, lan helburuak eta kronograma partekatu bat ezartzeko asmoa agertu dute.
Elkartearen kezketako bat elizan dauden sarraskiaren aztarnak babestea da. Haien hitzetan «Eraikina inguratzen duen arbelezko teilatuan dauden bala markak, baita beirateetan daudenak ere, katalogatu, babestu eta mantendu behar dira, Estatu krimenaren frogak direlako. Elizan egingo den birmoldaketan, kontuan hartu beharreko aztarnak dira. Marka horiek identifikatzen eta zaintzen dituen azterketa topografikoaz gain, garrantzitsua da 1976an zegoen lubakian esku-hartze arkeologiko bat egitea. Eraikina inguratzen, metro erdiko sakonera zuen eta geroago estalitako espazio horretan, baliteke hilketaren egunean eroritako kristalak, bala-zorroak eta era guztietako objektuak lurperatuta geratu izana.»
Martxoak 3 elkartearen ondare materialaren inbentarioa eta dohaintzen protokoloa
Prentsaurrekoan aurten egin beharreko zereginen proposamen bat aurkeztu du elkarteak ere. Lehenengo helburua Martxoak 3 elkartea osatzen duten pertsonen ondare materialaren inbentarioa egitea dela adierazi dute: «1976ko grebei lotutako zenbat objektu ditugun jakin nahi dugu, baita sarraskiaren testuinguruari eta haren aurrekariei lotutakoak ere, baita martxoaren 3ko memoriarekin lotutako ondorengo urteetako adierazpen material guztiei lotutakoak ere: Poliziaren munizioa, kaleko eta laneko arropa, erremintak, nominak, bidaia-txartelak, maletak, kaseteak, diskoak, grabazioak, erosketa-poltsak, koadroak, kartelak, argazkiak, pegatinak, aldizkariak, prentsa-ebakinak, eskuorriak, dokumentazioa, etab.» Azaldu dutenenz garrantzitsua Zaramagak auzoak eta Gasteizek duen ondare materiala ezagutzea, Memoriaguneari edukia eman ahal izateko. Horretarako, dohaintzen protokolo bat ezarriko dute, nazioarteko metodologietan eta esperientzietan oinarrituta, Txileko Santiagoko Memoriaren eta Giza Eskubideen Museoan erabilitakoa bezala.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!