[HALA BIDEO] Alde Zaharreko Bitori plaza, auzotik eta auzoarentzat
Urteak eman ditu hutsik Eskoriatza jauregiko lorategiak, aurtengo Zaharraz Harroko jaietan Alde Zaharreko bizilagunek zabaldu, garbitu eta biziberritu zuten arte. Bitori plaza jarri diote izena espazioari. Aste honetan, Gasteizko Udalak parkea zabalik mantenduko duela iragarri du.
2014an inauguratu zen Eskoriatza jauregiko lorategia erabilerarik gabe egon da joan den urteetan, Gasteizko Udalak itxita baitzeukan. Alde Zaharreko bizilagunek, auzoko espazioak «berreskuratzeko» helburuz hilabeteak lanean eman ondoren, plaza irekita mantentzea lortu dute, eta Bitori plaza jarri diote izena.
Alde Zaharrean duten horrelako espazio irekien «gabezia» dela eta, plaza biziberritzeko autoa egin zuten auzoko hainbat eragilek. Uztailean, Zaharraz Harroko jaietan, egin zuten lehen auzolana: lorategia txukundu zuten, hostoak garbitu eta plaza auzokideei ireki.
Hiru hilabete igarota, udaletxekoen zain egon gabe, «hitzetatik edo asmoetatik ekintzetara» pasatzea erabaki zuten bizilagunek urrian, eta berriro atondu eta ireki zuten lorategia. Salaketa modua ere badela azaldu dute, Udalaren utzikeriaren aurrean.
Auzokideen lanak fruituak eman ditu, asteazkenean iragarri baitzuen Gasteizko Espazio Publikoko zinegotziak parkea zabalik mantentzeko asmoa duela udaletxeak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!