Hala Bediren emisioa berriro martxan da, behin betiko konponbide bat lortu bitartean
Pasa den asteburuko haize bolada bortitzek Hala Bedi Irratiaren antena bota zuten, Hala Bediren FMko emisioak bertan behara utziz, bai Hala Bedi Bat (107.4) eta bai Hala Bedi Bi (88.8). Oraindik goiz da zer kalte eragin duen jakiteko, baina emisioa lehenbailehen eta normaltasunez berreskuratzeko lanean egon ostean, berriro martxan dira HB1 eta HB2 FM eta online. Bihar, beraz, Araba Hizpide, Suelta la Olla eta Kantoia magazinen ohiko programazioa martxan izango dugu berriro.
Dena den, Hala Bedi Irratitik, Eusko Jaurlaritzaren jokabidearen eta borondate faltaren ondorioz pairatzen dugun egoera prekarioa salatu nahi dugu, justifikaziorik gabe eta modu bidegabean gu bezalako irrati libre eta komunitarioak lizentziarik gabe utzi baititu. Ulertezina da, are gehiago jendarte arabarraren zerbitzura 30 urtetik gorako ibilbidea dugunean, hedabide erreferente gisa, eta Arabako euskara hutsezko irrati bakarra martxan jarri dugunean (Hala Bedi Bi).
Modu berean, gure emisioa behin betiko berreskuratzeko eta proiektu komunikatibo honetan sakontzeko behar dugun babesa eskatu nahi dugu. Izan ere, babes hori da proiektu hau posible, eta libre, egiten duena. HalaBelarriak dira, gure bazkideak, egunero Hala Bedi finantzatzen eta eraikitzen dutenak. Horregatik, laister publiko egingo dugun halabelarri kanpaina berrian parte hartzera animatzen zaituztegu, eta aldi berean, premiazko deialdia egiten diogu jendarte osoari ekonomikoki laguntzeko eta gure komunitatearen parte izateko.
Hala Bediren proiektu komunikatiboa lagundu nahi duzu? Halabelarri egiteko aukera ezberdinak daude eta oso erraza da. Gainera, 5€/hileko minimotik abiatuta, zure ahalmenaren arabera zehaztu dezakezu ekarpena:
- WEBGUNEAREN BIDEZ | halabedi.eus/halabelarriak webguneko betekina osatu.
- EMAILAREN BIDEZ | Emailez harremanetan jarri: halabelarri@halabedi.eus. Zure datuak edo betetako txartelaren argazkia bidali.
- TXARTELA BETE | Irratian, postuan edo Hala Bedi Tabernan topatuko duzun txartela bete; eta gero, tabernako postontzian bertan sartu, irratira ekarri edo irratiko kide bati eman.
Ez kezkatu zerbait argi ez baduzu. Zure datuak helarazten dizkiguzunean, zuzenean jarriko gara zurekin harremanetan zalantza guztiak argitzeko edota falta diren datuak eskatzeko. Eta donazio baten bitartez ekarpen puntuala egin nahi baduzu, kontu zenbaki honen bidez egin dezakezu: ES28-3035-0222-17-2220061902.
Azkenik, egun hauetan jasotako babesa eta laguntza guztia eskertu nahi dizuegu.
Haizea nora, Hala Bedi nahi duen lekura… YALLAH BEDI! HALA BEDI AURRERA!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!