Hala Bediko webguneak inoizko emaitzarik onenak lortu zituen urtarrileko azken egunean
2018ko lehenengo hilabetea oso emaitza onekin bukatu du halabedi.eus webguneak. Baina emaitza orokorrez aparte, urtarrilaren 31ko egunak inoizko daturik onenak utzi zituen.
#OperacionCentro erreportajea izan zen honen errudun handiena. Izan ere, 5.000 lagunetik gora sartu ziren ikerketa lana irakurtzera eta beste medio batzuetan ere oihartzuna izan zuen: GasteizHoy, EPGasteiz edo Alea, besteak beste.
Ulertzen ditugu zenbait hedabidetan informazio hori argitaratzeak ekar litzakeen ondorioak. Baina akaso, beste behin ere, Hala Bedik argitaratu ez balu, beste inork ez zuen argitaratuko.
Gainera, ustelkeria nonahi topatu dezakegun garaiotan, argitaratutako informazioaren larritasuna zalantzan ere jarri da. Hala ere, Hala Bediren eginbeharra da ustelkeriatik haratago eta ustelkeriaren atzean dagoen «onartutako» ustelkeria salatzea: espekulazioa, aberastasunaren akumulazioa eta instituzioak enpresarien mesedetan aritzea salatzen jarraituko dugu.
Askok izan zuten albistearen berri, uhinen bidez edo online. Emaitza hona, beraz, ez zen soilik ikerketa lanaren ondorioa izan.
Jarraitzeko grina
Hala Bedik gai hauetan sakontzeko, irratsaio gehiago izateko eta enpresen iragarkirik gabe lanean jarraitzeko asmoa dauka 35 urte beteko dituen honetan. Hori dela eta, HalaBelarriak ezinbestekoak ditugu. Proiektu komunikatibo libre hau indartzeko, mundu askeago bat eraiki nahian. Txikiak gara, baina eragin nahi dugu. Eta ari gara.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!