Hala Bedik kereila bat aurkeztu du TALKA espazioko desalojoan kazetari baten lana oztopatu zuen poliziaren aurka
Gaur goizean kereila bat aurkeztu dugu Hala Bediko kideok, Arabako Justizia Jauregian, TALKA espazio feministako desalojoan kazteari baten lana oztopatu zuen polizia agentearen aurka. Hala Beditik informatzen, poliziaren gehiegikerien irudiak zabaltzen eta eskubide urraketak salatzen jarraituko dugu Hala Bedin, herritar ororen eskubidea baita.
Maiatzaren 8an ertzain batek telefonoa kendu eta 300.000 euroko isun batekin mehatxatu zuen Hala Bediko kazetari bat TALKA espazio feministaren desalojoaren berri ematen ari zela.
Ertzainak ekintza poliziala grabatu ezin zuela ohartarazi zion kazetariari, “pertsona fisiko bat” zela argudiatuta eta “Datuen Babeserako 2018ko maiatzaren 25eko Errege Dekretuak” hala agintzen zuela esanez. Eztabaidan zirela, poliziak, mehatxu artean, telefonoa ematera derrigortu zion Hala Bediko kideari.
Telefonoa kentzea gehiegikeria poliziala izateaz gain, agentearen argudio eta mehatxuek ez zuten inolako oinarri juridikorik. Kontrara, herritar orok, kazetaria izan edo ez, eskubidea dauka polizia grabatzeko, jardunean ari diren funtzionario publikoak baitira, eta herritarren informaziorako eskubideak bermatzen du poliziaren ekinbidea dokumentatu ahal izatea.
Kasu isolatua izatetik urrun, Hala Bediren jardunaren eta prentsa askatasunaren aurkako eraso jarraitu bati erantzuten dio. Informatzeko eskubidearen aurkako eraso hauek onartezinak direla deritzogu Hala Beditik.
Kezkaz bizi ditugu prentsa askatasunaren aurka azken urteetan jasotzen ari diren erasoak; izan Mozal Legearen aplikazioa edo berriki Frantziako Gobernuak kazetariei ezarri nahi dien poliziaren indarkeriaren berri emateko debekua esate baterako. Honen aurrean, informatzen, poliziaren gehiegikerien irudiak zabaltzen eta eskubide urraketak salatzen jarraituko dugu Hala Bedin, guztion eskubidea baita.
Sistema judizialera jotzeak kontraesanak sortzen badizkigu ere, poliziaren inpunitateari eta prentsa askatasunaren aurkako erasoei aurre egiteko beste urrats bat bezala ulertzen dugu. Horregatik guztiagatik, Hala Bedik maiatzaren 8an Hala Bediko kide baten kazetari lanak oztopatu zituen ertzaintzako agentearen aurkako ekintza legalak abiatzea erabaki du Arabako Justizia Jauregian kereila bat aurkeztuz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!