Hala Bedik ere Euskaraldiarekin bat egin du
Irratiko irratsaio ezberdinek Belarriprest edo Ahobizi izateko konpromisoa hartu dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea izango da erronketako bat Hala Bedin.
«Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?» galderari erantzungo diote milaka herritarrek azaroaren 23tik abenduaren 3ra, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa kolektiboa eginez: Euskaraldia.
«Euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake», azaldu dute antolatzaileek.
Hala Bedik ere bat egingo du Euskaraldiarekin ondoko bi roletako bat hartuz 11 egunez:
- Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
- Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.
Modu honetan, gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea izango da erronketako bat Hala Bedin. Gainera, Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea ere lortu nahi dugu Euskaraldiarekin. Eta, nola ez, hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
Suelta La Olla irratsaioan, adibidez, asteko 20 orduetan Belarriprest izateko konpromisoa hartu dute. Beraz, nahiz eta gaztelaniazko magazin bat izan, euskara entzungo da egun hoietan zehar Hala bedi Bat-en.
Bidaietaz eta bidaiarietaz aritzen den Kasakatxan irratsaioan, berriz, Ahobizi izango dira: bidaiari ezberdinen esperientziak euskara hutsean jasoko dituzte. Antzeko rola hartuko du Palestinako egunerokotasuna aztertzen duen Uhintifada programak: Euskaraldiak irauten duen bitartean egingo dituzten bi programetan Ahobizi izango dira.
Horretaz gain, ezin ahaztu egun euskara hutsean emititzen diren irratsaioak, tartean, Araba Hizpide (astelehentik ostiralera 08:30-10:00) euskara hutsezko magazin lokalaren apostuan berretsiz Hala Bedi. Izan ere, irratsaio hau Hala Bedi Bat-en emititzeaz gain, Arabako euskara hutsezko irratian ere emititzne da: Hala Bedi Bi edo halabedi.eus/online. Euskara hutsean emititzen jarraituko dute egunotan Kantoia, Uhintifada, Zuria Beltzez, Erro ta Berri, Zebrabidea, Euskalduntxarrak, Gazte Bulkadak…
Zentzu honetan, Hala Bediren komunitate guztiari Euskaraldiarekin bat egiteko deia luzatu nahi dio eragileak, hizkuntza ohiturak aztertuz eta proposatutako roletako bat hartzeko deia eginez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!