Hala Bedi Irratiak 40. urteurrena ospatuko du abuztuaren 6an
—Walkiekin hasi omen ziren.
—Eta orain…
—Oraingoa ikusiko balute, ez lukete sinetsiko.
(Maixa Utrerak Julen Mendizabali egindako elkarrizketa zatia)
Cuarentonas y orgullosas
Hala Bedi Irratiak 40 urte beteko dituela ospatuko du abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.
12:30etan kaleko musika emisioa izango da Hala Bedi Tabernatik
15:00etan bazkaria. Izena emateko 688 85 80 85 telefono zenbakira idatzi.
19:00etan prozesio ateoa abiatuko da.
Aurten okupazio eta autogestio mugimendutik datozen Gasteizko beste eragile batzuek ere urteak betetzen dituzte (Gasteizko Gaztetxeak, Errekaleor Bizirikek, Auzonala Pilotalekuak, SUmendik), eta horiekin batera ospatuko dugu urteurrena. Horiekin, eta gerturatzen zareten guztiokin!
Hala Bedi Irratia, 1983tik uhiak astintzen
1983. urtean jaio zen Hala Bedi Irratia. Irrati libreen loraldia aurreko hamarkadan hasia zen jada Europan, Italian batez ere. Trantsizio garaia zen eta herri mugimenduak indartsu zeuden Gasteizen bezala Euskal Herri osoan (gerora beherakada etorriko bazen ere). Borroka urteak izan ziren hasierakoak, irratia baliabide eskasekin aurrera ateratzeko, baina baita errepresio polizialari aurre egiteko ere.
Lehenengo emisioa 1983ko abuztuaren 4an egin zuen Hala Bedik. Gasteizko jaietako egun handia zen eta bi lagun Andre Maria Zuriaren enparantzara joan ziren Zeledonen jaitsiera emititzeko asmoz, walkie talkie banarekin. Poliziak atxilotu egin zituen bi lagun horiek, eta walkieak kendu zizkien. Abuztuaren 6an egin zuten bigarrena, txosnetarako emititu zuten.
Irrati librea itotzen saiatu ziren hasierako urteetan. Lehen emisio horien egin eta gero 6 hilabete behar izan zituzten berriro uhinetan sartzeko, poliziaren etengabeko jazarpena zela eta.
Ideologikoki anitza zen irratia eta askotan eztabaida sutsuak eman arren, tokia zuten «abertzale, komunista, antimilitarista, internazionalista zein beste mugimendu askok».
1990ko hamarkada gogorra izan zen herri mugimenduentzako eta eragina izan zuen Hala Bedi irratian ere. Errepresioa, errelebo falta eta gizartearen inertzia izan ziren, beste arrazoi askoren artean, gainbeheraren eragile. Irrati libre askok ez zuten baliabiderik izan krisiari aurre egiteko, errelebo eta indar faltari. Hala Bedi Irratiak «jendearen irmotasunari esker» eutsi zion.
Mende berriarekin, batasunerako hautua egin zuten Euskal Herriko euskarazko irratiek. Arrosa sarea sortu zuten, 20 urte bete berri dituena. Hala Bedik Arrosa sarearekin batera egin du ibilbidea orain arte. Hala Bedi Taberna ere ireki zen hamarkada horretan. Eta, ezin aipatu gabe utzi, Hala Bedi Irratiak Garoñako zentral nuklearraren gas ihesaren berri eman zuten zuzenean eta esklusiban.
Ordurako somatzen zen Suelta La Olla magazina historiko bihurtuko zela Arabako uhinetan. Euskara hutsean egiten den Hizpidea magazina ere sortu zen SLOren atzetik, eta hori indartu bidean da irratia egun.
Aldaketa asko eman dira ordutik, garaian garaikoak, baina Hala Bedi Irratiak herri mugimenduaren parte eta haren ahotsa izaten jarraitzen du, autonomoa, independentea eta lan boluntario eta militantez aurrera eramana.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!