Hala Bedi Bi-k lizentzia eskuratu du
Hala Bedi Bi-ri lizentzia eman dio Eusko Jaurlaritzak, 95,6 FM-n. Kate elebidunak -Hala Bedi Bat-ek-, ordea, lizentzia gabe jarraituko du.
Eusko Jaurlaritzak aste honetan onetsi du, Balorazio Mahaiak proposatuta, 2012an egin zen lehiaketa publikoaren ondoren esleitu gabe geratu ziren irrati-lizentziak behin betiko esleitzea. Jaurlaritzak uko egin zion lehiaketa horri, eta, horren ondorioz, lizentziak banatu gabe geratu ziren.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren epaiei men eginez, Eusko Jaurlaritzak eman barik geratu ziren 17 lizentziak esleitu ditu orain. Gainerako 17ak, epailearen aginduz emanak ziren lehenago, lizitatzaileetako batzuek auzitegietan aurkeztutako errekurtsoen ondorioz.
17 adjudikazioen artean Zadorra Irratia Elkartea dago, hau da, Hala Bedi-ren elkartea. Hala Bedi Bi-ri eman dioten frekuentzia 95,6 FM izango da. Bitartean, Hala Bedi-ren emisora elebidunak, Hala Bedi Bat-ek, berriz, lizentzia gabe jarraituko du baina Lautadan 107.4 FM-n eta Arabar Errioxan 107.7 FM-n emititzen jarraituko du.
17 lizentzien artean, Bizkaiko bat euskarazko proiektu batentzako izango da: Berbako Uribe Kostan Irratigintza Euskalduna Sustatzeko Alkartea. Jaurlaritzeak 2012an euskara hutsean emititzeko 11 lizentzia erreserbatu zituen, eta Getxorako (Bizkaia) zen horietako bat.
Afera 7 urtez luzatu da eta epaitegiak izan dira Eusko Jaurlaritza derrigortu dutenak norabide aldaketa batera.
Hala ere, oraindik ez da irrati libre edo komunitarioak aintzat hartuko dituen lehiaketarik egin. Diala publikoa den heinean, horren aniztasuna bermatu behar dute instituzioek. Ez da hórrela izan orain arte, baina Hala Bedik lanean jarraituko du irrati proiektu herritarrek merezi duten errekonozimendua eta bermeak lor ditzaten. Hau ez da amaiera, hasiera baizik
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!