Hala Bedi 30 urte Kolpez Kolpe: Disko bilduma
30 urte ez dira egunero betetzen eta Hala Bedi Irratiak behar bezala ospatu nahi du hain zenbaki esanguratsua, horretarako, beste gauza batzuen artean, disko bilduma bat kaleratu du. Euskal Herriko 15 talde, azken 30 urte hauetan Euskal Herrian egin diren 15 abestiren moldaketak eginez. Bertan aurkituko ditugu honako talde eta aurretik argitaratu gabeko abestiak.
-
Johnny & Joseph – Kolpez kolpe (Kortatu) featuring Fermin Muguruza
-
The Allnighters – Cuidado (Eskorbuto)
-
SextySexers – Zkratx (Niko Etxart)
-
Hesian – Amets bat (Alaitz eta Maider) featuring Alaitz eta Maider
-
Anai Arrebak – Barkatu ama (M-ak)
-
Indarrap – Pakia beyau (Gozategi)
-
Gari – Mundo muerto (RIP)
-
Betagarri – Rula (Potato)
-
Ortophonk – Tu alucinas (La Polla Records)
-
Izaki Gardenak – Ene begiek (Ruper Ordorika)
-
Bronze – Hegal egiten (Itoiz)
-
Neubat – Zipaioen matxianada (Negu Gorriak)
-
Sumision City Blues – Artzai ona (Zuloak)
-
Willis Drummond – Pakean utzi arte (Hertzainak)
-
Xabier Montoia – Plastikozko janariak (BAP!!)
Gasteizko Hala Bedi irrati libreak 30 urte betetzen dituen honetan, ospatzeko hainbat proiektu jarri ditu martxan eta horietako bat da Hala Bedi 30 urte Kolpez Kolpe disko bilduma hau. Irratiaren ibilbidean musika ezinbestekoa izan da, milaka izan dira musikaz beteriko orduak Hala Bediko uhinetan, ehundaka irratiak antolatu dituen kontzertuak eta horregatik omenaldi txiki hau egin nahi izan diogu Euskal Herrian sorturiko musikari eta aldi berean Hala Bedi Irratiari.
Disko berezia da inondik inora, irratiaren urteurreneko abestiarekin irekitzen da, Johnny & Joseph-ek eginiko Kortaturen Kolpez kolperen moldaketarekin, Fermin Muguruzak berak ahotsetan lagundurik gainera. Baina hortik aurrera sorpresaz sorpresa egiten du jauzi diskoak, The Allnighters gasteiztarrek 15 urtetik gora bananduta eman ondoren hau da grabatzen duten lehen abestia, Cuidado, Eskorbutoren abesti mitikoaren moldaketa. Hiruzpalau dira berriz SextySexers taldeak ezer berririk grabatzen ez zuela eta berriz ere bueltan dira Niko Etxart-en Zkratx abestiarekin. Ez da ohikoa ere, Alaitz eta Maiderren ahotsak entzutea, are gutxiago Hesian-ek beraien Amets bat abestiaren moldaketa batean.
Zuzenean entzuna izanagatik ere lehen aldiz argitaratzen da Anai Arrebak-ek M-ak taldearen Barkatu ama abestiaren bertsioa eta diskoko bitxikeria handienetakoa izan daiteke Indarrap gasteiztarrek Gozategiren Pakia beyau abestiari eman diote ikutu raperoa. Sentimenduz beterik dator berriz Mundo muerto abestiaren moldaketa Garik lagun zituen RIP arrasatearrena jatorriz eta kasu honetan Jon Aguirrezabalaga (We Are Standard) kolaboratzaile estu izan duelarik.
Horrelako bilduma batean ezinbestekoa zen Rula Potatoren Gasteizi eskeinitako ereserkia eta Betagarrik abiadura ederra eman dio. Gasteiztarrak dira era berean Ortophonk doinu beltzak nahasten artistak direnak eta beraien eremuetara ekarri dute La Polla Records-en Tu Alucinas.
Goranzko bidean datorren taldea da Izaki Gardenak eta bide horretan beste mugarri bat ezarri dute Ruper Ordorikaren Ene begiek abestiaren moldaketarekin. Momentuz bidea amaitutzat eman dutenak dira berriz Bronze baina taldea banatu aurretik azken erronka bati aurre egin diote, Itoiz-en Hegal egiten abestiaren moldaketari eta esan daiteke aho gustu bikainarekin esan digutela agur. Aspaldi agurtu genituen Neubat taldekoak, duela 5 urte inguru, baina oraingoan Negu Gorriak-en Zipaioen Matxinada abestia prestatzeko elkartu dira espreski. Zuloak-en Artzai ona abestiarekin entzun ahal izan dugu lehen aldiz Sumision City Blues euskaraz eta ohiko indarra erakutsi dute Willis Drummond taldekoek Hertzainak-en Pakean utzi arte moldatzerako orduan. Diskoari amaiera emateko beste harri bitxi bat, Xabier Montoiak BAP!!-en Plastikozko janariak ekarri digu gogora bere zigilu pertsonalarekin, piano eta celloaz lagundurik.
Azken abesti hori eta diskoko beste hainbat entzuterako orduan sinestezina da duela 20 edo 30 urte idatzitako abestiek duten gaurkotasuna, oraindik ere bizirik daudelaren seinale. Hala Bedi Irratia ere halaxe dago, bizi bizirik eta inoiz baino indartsuago, 30 urte hauek ospatu eta beste 30 betetzeko prest.
Bide horretan lehen geldialdia azaroaren 2an izango dugu Gasteizko Gaztetxean, bertan diskoaren aurkezpen kontzertua ospatuko dugularik, 20:30etatik aurrera honako taldeekin.
-
Xabier Montoia
-
Sumision City Blues
-
SextySexers
-
Johnny & Joseph
Egun horretan diskoa eskuratzeko eskaintza berezia izango dugu, kontzertuko sarrera eta diskoa 10 €tan salduko baitira. Hortik aurrera, dendetan, Bonberenearen online dendan edo Durangoko azokan eskuratu ahal izango da, baita zenbait tabernetan ere.
Ezin agurtu disko hau posible egin duten talde, teknikari eta pertsona guztiei eskerrak eman gabe eta bereziki Bonbereneari, beraien laguntza guztia eskaini digutelako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!