Haizeari eta euriari aurre eginez Zaballako espetxe atariraino eraman du elkartasuna Sarek
Zaballako espetxera martxa antolatu du Sarek. Eguraldi euritsuari aurre eginez dozenaka lagunek Euskal Preso Politikoen etxeratzea aldarrikatu dute.
Urtarrilaren 11an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalaren atarian, Sarek Zaballako espetxera martxa burutu du gaur «salbuespen espetxe politika behin betiko» bukatu dadin.
Dozenaka lagunek egin dute bat deialdiarekin. Martxa 11:30etan abiatu da Ruta de Europa hoteletik. Aurretik, hamarnaka gaztek bizikleta martxa egin dute Gasteizko Gaztetxetik abiatuta, Sareren mobilizaziora hurbiltzeko.
Martxan zehar, larriki gaixo dauden presoen egoera ekarri nahi izan dute gogora. 21 dira egoera horretan aurkitzen diren euskal presoak, Sarek preso hauen askatasuna exijitu du. Iragan urrian hil zen Jose Angel ochoa de Eribe Gorbeialdeko presoa, hirugarren graduan zela.
Sarek, datorren urtarrilaren 11an Bilbon egingo den Manifestazio Nazionalean parte hartzeko deia luzatu du Zaballako espetxe atarian burutu duen ekitaldian.
Argazki galeria
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!