Hainbat ikastetxetako ateak itxi dituzte apirilaren 21eko mobilizazioetara deia eginez
Apirilaren 21ean mobilizazio eguna deitu du Ikamak "Nazkatuta gaudelako, ikasleria martxa" lelopean. Pandemiak ikasleen baldintzak okertu dituela salatuko dute, besteak beste.
Hainbat ikastetxetako ateak itxita esnatu da Gasteiz, pandemiak hezkuntzan sortutako egoera salatu eta asteazkenean deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia eginez.
Azken hilabeteetan ikasleek bizi duten egoera salatu nahi du Ikama Ikasle Antolakundeak, eta konponbideak eskatzeko «kaleak hartzeko» deia luzatu diote ikasleriari. Ikasleak «nazkatuta» daudela adierazi dute, ikasleek jasan duten egoera krisi soziosanitarioaren ondorioetako bat dela azpimarratu.
Kontrol sozialaren areagotzean jarri dute arreta Gasteizen, «kontrolerako apikazioak, autoritarismoa, edo kamerek sortzen duten kontrola jasateari uzteko» eskatuz.
Apirilaren 21ean, 12.00etan irtengo da moblizazioa Gasteizko Andra Mari Zuritik. «dagokiguna eskuratzeko» eta «ikasleria hezkuntzaren erdigunean egon behar dela» aldarrikatzeko. Donostin, Bilbon eta Iruñean ere irtengo dira kalera ikasleak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!