Hain zaila al da Iruña-Veleia?
Iruña-Veleia auziaren inguruko iritzi artikuloa osatu du Gontzal Fontanedak. "Otsailean Eliseo Gilen aurkako epaiketa egin zen. Orain epaiaren zain egotea besterik ez dago."
Pandemiak eman dituen erdi jardunekohilabete hauei esker, astia izan da Arabako Foru Aldundiak Batzorde Zientifiko-Aholkulari hartako kideei eskatu zizkien txostenak lasai berrirakurtzeko. Txosten haiek aitzakia izan ziren Eliseo Gil eta bere taldea Iruña-Veleiatik kanporatzeko, Epaitegian salaketa jartzeko, zazpi urte eta erdiko zigorra eskatzeko eta grafitoak faltsuak direla hedatzen duen kanpaina mediatiko izugarria abiarazteko.
[Hamabi txostenak–hamar Eliseo Gil kanporatu ondoren aurkeztu zirela egiaztatzen dutensarrera-datak barne– Aldundiaren webgunean daudehttps://www.araba.eus/publicar/Veleia>“Informes de los miembros de la Comisión Científica-Asesora sobre los grafitos de Iruña-Veleia]
Aldarrikatu denaho batezko adostasuna gorabehera, bost txostenek bakarrik baieztatzen dute grafitoen faltsukeria, lauk zalantzak dituzte, bik ezin jakin dute benetakoak ala faltsuak diren, eta Eliseo Gilenak, jakina, benetakotasuna aldezten du). Faltsukeria adierazten duten txostenek ez dute batere frogarik aurkezten, iritziak eta teoriak baizik; eta hortaz bakarrik egin zuten egin zutena.Dakusagun adibide bat.
[ib. “INFORME SOBRE INSCRIPCIONES EUSQUÉRICAS ANTIGUAS EN VELEYA”]
- orrialdean grafitoak gai poliziala direla salatzen du: «… euskal filologoonen ustez, Veleiak–– 2006ko ekaina amaitu aurretik arazo zientifiko izateari utzi zion, eta oso mota ezberdineko beste bat bihurtu zen: poliziala eta judiziala…«
- orrialdean bere txostenean azaltzeko eskatu diotenaaitortzen duargi eta garbi: «… eskatutako txostenak ez zuen inola ere jasotzen euskal idazkunak onargarriak izan daitezkeen egoerarik eratzeko eskaera;…«
Esaneko, faltsukeriazko argudioak bilatzen ditu. Eta artikulu mugatua, eureka!, aurkitzen du. 13. orrialdean honako hauxe teorizatzen du: «Ikusi dugunez, –a moduko artikuluaugariagertzen da veleieran, (NAIA, LURRA, SUA); hain da handia veleieraren artikuluarekiko gustua, non benetako euskaraz () artean lehen testuetan agertzen ez den moduetan ere agertzen baita, kasurako, IZANA part., bestalde < Z>duelarik.»
Adibideko lehen hitzari buruz,azaltzen duena iritzi bat besterik ez da; izan ere, beste batzuen ustez, ‘naia’ gaur egungo ‘anaia’ izan daiteke (‘ama’, ‘arreba’, ‘aita’ bezalakoak), eta azkeneko –a ez da atzizkia, hitzaren zatia baizik, lehen hezkuntzako edozein ikaslek dakien bezala.
Beste hiru hitzei buruz teoria bat besterik ez du azaltzen, izan ere, beste batzuek defendatzen dute gaur egungo ‘lurrA’, ‘suA’ eta ‘haizenA hitzetan[‘YAHVE ZUTAN IZANA’; Txillardegik dioenez: ‘yaveh zeruetan haizenA’ (partizipioa?)]azkeneko –a artikulu mugatuaez dela, baizik eta (demagun) deklinabidearen atzizki ugarietako bat, hala nola –an, –tik, –ra, –ko.
Gainera, euskara eta artikulu mugatua erabiltzen duten hizkuntzakelkarrekin alderatuz gero, ezberdintasun adierazgarriak daude:
–Beste hizkuntza batzuek artikulu mugatua erabiltzen dute,baina euskarak ez du –a atzizkia eransten:
‘vengo de LA calle’ ‘je viens de LA rue’ ‘I am coming from THE street’. Aldiz, ‘kaletik nator’.
–Beste hizkuntza batzuek ez dute artikulu mugaturik erabiltzen,baina euskarak –a atzizkia eransten du:
‘eres muy joven’ ‘tu es très jeune’ ‘you are very young ‘. Hala ere, ‘oso gazteA zara’. Artikulua ote da?
Gero, hurrengo paragrafoan epaia ematen du: «Antzinatean horrelako zerbait euskaraz emateak ez du batere aukerarik … Aipatu –a letrek, beraz, ezinezko egiten dute jarritako data horiek arte Veleiako euskararen benetakotasunezkoedozeinaukera«. Horrela 7. orrialdeko aginduabetetzen du, baina ez du kontuan hartzen erromatarren garaian beste adibideren bat bide dela, Plasenzuelako idazkuna adibidez, non ’ibarrA’ famili izena edo izengoitia agertzen baita.
Froga nabaririk gabe, iritziak eta teoriak eskainiz bakarrik, pertsona bat hondamendira eraman nahi izan zuten eta Iruña-Veleiako grafitoak zabortegira bota nahi izangoal dituzte?
Barreiaketa mediatikoak handiagotutako txosten teorizatzaile eta iritzi-emaileakalde batera utzirik, hain zaila al da pieza batzuk laborategi trebe eta inpartzial batzuetara bidaltzea, grafitoeigrabaketaren dataebazteko azterketak egin diezazkieten?
Hain zaila al da arkeologitalde trebe eta inpartzial bat osatzea,Iruña-Veleian induskatzeko ea orain leku beretan grafito gehiago agertzen direnetz?
Hain zaila al da zientzia, kultura eta euskara babesten omen dituzten erakundeek, hau da, Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, Arartekoak, Euskaltzaindiak, Aranzadik, Eusko Ikaskuntzak, ez ikusiarena egiteari uztea eta begiak irekitzea, auzia bere eskumenean daukan bitartean, Epaitegiari ofizialki bi jarduketa horiek eskatzeko?
Zintzotasuna ez al da etekintsua?
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!