Gure gorroto guztia algara batean kabitzen da.
ENTZUN: {audio}100713gaizkabar.mp3{/audio}
Gure festa zapuztu nahi izan zuten. Bai, egia da. Hala Bedi irratiak mundialeko finalerako prestatu zuen umorezko emisio historikoa (Una Hora Tarde irratsaioko kide batzuen eskutik) poliziaren inteligentzia erakustaldi berri batekin bukatu baitzen.
Lehendik ere badugu ertzainen jokaera anfetaminikoen berri. Lehendik ere badakigu ez dutela aitzakiarik behar herritarrak inpunitate osoz jipoitzeko. Eta igandean, beste behin, argi utzi zuten zer diren eta zertarako erabiltzen dituzten.
Gure ultzerak arintzeko asmoz, igandean Gasteizko alde zaharrean dagoen hala bedi tabernan elkartu ginenok (70 pertsona inguru) helburu bakarra geneukan; guk aukeratu gabe suertatu zaizkigun miserien kontura barre egitea. Sinbolo hutsalak ipurdia garbitzeko baliatzea. Usteltze bidean egon arren, beraien nazio handi eta bakarra harrokeriaz inperio zanpa ezintzat defendatzen duten horiei algaraka erantzutea. Aurpegira barre egitea. Eta horixe da egin genuena.
Eta horrek, antza denez, ez zion mundu guztiari grazia bera egin. Bestela, ezin baitugu aurpegia estalita bi furgonetatan sartuta amorru biziz hurbildu zitzaizkigun bisitarien jokaera ulertu. Inongo arrazoi gabe kolpatu gintuzten, gutako bat atxilotzen saiatu ziren,
festa (beraiek ere bazekiten han festa mundiala egin genuela) zapuztu nahi izan ziguten
eta horrek ondorio garbi batera garamatza:
Gure algarak beraien bihotzerre bihurtu genituen. Gure umorea beraien ernegaldi bilakatu zen. Eta horrek, amorru guztien gainetik, harrotasunez betetzen gaitu. Jasotako kolpeek min emango digute egun batzuez. Baina horrek ez gaitu aldatuko. Bihar ere, irudimena izango dugu lanabes. Bihar ere barre egingo diegu aurpegira. Eta aurpegirik estali gabe.
Hala Bedi. Osasuna eta bitamina!
(mila esker irratsaioa jarraitu zenuten guztioi)
Argazki gehiago hemen
ATENCION: Como no se puede hacer todo bien, no grabamos el programa. Si por casualidad alguien lo ha grabado que se ponga en contacto con la radio.
sueltalaolla@halabedi.org
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!