Gure Esku Gasteizek San Bizente aldapa argiztatzeko deia egin du larunbat honetan
Via Pirinenca-Pirinioetako Bidea ekimena sustatzeko uztailaren 2an egingo diren ekitaldien artean dago ekimena.
San Bizente aldapa argiztatzeko ekitaldia antolatu du erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Gasteiz herri plataformak larunbat honetarako, ekainak 9. Ekimena 21:30etatik aurrera izango da aipatutako aldapan. Parte hartzeko «linterna eta ondorengo kalejiraz gozatzeko gogoa» besterik ez dela behar esan dute antolatzaileek.
Gure Eskuk eta erabakitzeko eskubidearen aldeko eragile katalanek uztailaren 2an egingo duten “Pirinioetako Bidea – Vía Pirinenca» jardueraren baitan kokatzen da ekimena. Jardueraren helburua Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatzea da, Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!