Karguekin aske geratu da Oihana San Vicente epailearen aurretik pasa ostean
Gaur goizaldean atxilotu ditu Guardia Zibilak Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Antton López Ruiz eta Haimar Altuna. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute, goizeko atxiloketak salatzeko elkarretaratzea Andra Mari Zuriaren plazan eta Aguraingo Errege atarian.
Gaur goizaldean, Agurainen atxilotu du Guardia Zibilak Oihana San Vicente Arabako Sortuko kidea. Operario berdinean Oihana Garmendia, Antton López Ruiz eta Haimar Altuna ere izan dira atxilotuak.
Audientzia Nazionalaren aginduz burutu dute operazioa eta Manuel García Castellón, Audientzia Nazionaleko 6. instrukzio epaitegiko burua kasua sinatzen duena. García Castellon beste prozesu mediatikoen arduraduna ere bada: CDRen aurkako operazioa eta «Villarejo» kasua esaterako.
2016ko abendua eta 2019ko urria bitartean antolatutako Euskal Preso Politikoen 95 harrera ekitaldiekin du erlazioa sortuko kideen atxiloketa, Audientzia Nazionalak terorismoaren gortazea egozten die. «Kabat» izena jarri diote operazioari, eta, Guardia Zibilak zabaldutako informazioaren arabera urte eta erdi daramate lau atxilotuen atzetik. Operazioa oraindik zabalik dagoela jakinarazi dute.
Epailearen aurretik pasa eta deklaratzeari uko egin ostean karguekin aske geratu da Sansomendiko kuartelean atxilotua zegoen Oihana San Vicente aguraindarra. Gainontzeko atxilotuak ere aske geratuko dira epailearen aurretik igarota.
🌹 @oihanaagurain atera da Gasteizen Guardia Zibilaren Sansomendiko kuarteletik.#bakeaetademokrazia#kalerabakeairabaztera @SortuAraba @SortuGasteiz pic.twitter.com/rjGl6gYui9
— SORTU #U30GrebaOrokorra (@sortuEH) January 22, 2020
Atxiloketak salatzeko elkarretaratzeak
Goizeko atxiloketak salatzeko mobilizazioak egingo dira arratsaldeako 19:00etan Gasteizen eta Agurainen. «Bakea eta demokrazia, erasorik ez!» lelopean Andra Mari Zuriaren plazan eta Aguraingo Errege atarian gaitzestiko dute Guardia Zibilaren azken operazioa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!