Guardia Zibilak ekitaldia egingo du Gasteizko erdigunean urriaren 12an
Urtero Hispanitatearen egunagatik Santsomendin egin izan duten ospakizuna Gasteizko Plaza Berrira mugituko du Guardia Zibilak Udalaren onespena jaso ondoren. Memoria Osoa plataformak ekitaldi bat antolatu du larunbaterako, Artiumen 10:30ean, “estatu-bortxak eragin dituen giza eskubideen urraketak ikusarazi" eta biktimekiko "babesa eta elkar-zaintza ariketa" egiteko asmoz.
Ez da lehenengo aldia Gasteizko erdigunea hartzen dutela estatuko indar armatuen ospakizunek. Pasa den urtarrilaren 13an, Polizia Nazionalaren 200. urteurrena ospatu zen hiriko puntu berberean. Oraingoan pikoletoek hartuko dute Espainiako poliziaren lekua, Hispanitatearen egunerako Plaza Berria, edo okasiorako aproposagoa den Espainia plaza, hartuz.
Guardia Zibilek plazara ateratzea lortu dute, orain arte, Santsomendiko kuartelean tradizionalki erdi gotorturik egin duten omenaldia. Santsomendiko ospakizuna baino xumeagoa izango dela adierazi duten arren, hainbat ekitaldi antolatu dituzte urriaren 12rako. Besteak beste, dominak banatuko dituzte epaile, polizia eta gainontzekoen artean, eta meza egingo dute San Miguel elizan.
Hainbat agintarik adierazi dute Guardia Zibila geroz eta zabalduago dagoela gizartean. Errealitate honen erakusle dira pasaden ekainean kuartelean egindako ate irekien jardunaldiak, edo maiatzean kuarteletik irten eta Santsomendiko auzotik antolatutako desfilea. EAEko Espainako ordezkaria den Marisol Garmendiak pentsamolde aldaketa baten alde egin behar dela dio. Bere diskurtsoan hurrengo hitzak, «mentes abiertas», sarri aipatzen ditu.
Buruak zabaldu eta memoria erauzi
Hainbat eragilek salatu dute azken aldian ematen ari den Guardia Zibilaren normalizazio prozesua. Gasteizen, Memoria Osoa plataformak agerraldia egin zuen pasa den urriaren 4ean, plaza Berrian baita ere, Guardia Zibilaren gorazarre eta omenaldiek biktimengan sortzen duten «umilazio», «oinaze eta birbiktimazioa» salatzeko. Estatuaren bortxa pairatu duten Martxelo Otamendi, Axun Lasa, Unai Romano eta Pilar Garaialde izan ziren bertan.
Euskal Herrian tortura kasu gehienen erantzule da Guardia Zibila. Memoria Osoa plataformak «giza eskubideen milaka urraketaren arduradun» den erakunde kriminalaren «zuriketa estrategia» bat martxan jarri dutela adierazi du. «Guk pairatu dugun indarkeriaren apologia eta gorespen ekintzak argiak dira, eta, aldi berean, ez zaie eskatzen eragindako minaren aitortzarik ezta erantzukizunik». Jaurlaritzaren «norabide aldaketa» ere seinalatu dute.
Honen aurrean «ekitaldi solemnea» antolatu dute urriak 12an goizeko 10:30ean Artium museoko Auditorio gunean, Frantzia kaleko 24. zenbakian. «Estatu-bortxak eragin dituen giza eskubideen urraketak ikusarazi eta gurekiko babesa eta elkar-zaintza ariketa egiteko asmoz» bertaratzeko deia zabaldu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!