Grebaren jarraipena erabatekoa ari da izaten ALESTIS-en
UGT eta CCOO sindikatuek sinatutako aurreakordioari ezezkoa eman ostean mobilizazioekin aurrera jarraitzen dute ALESTIS fabrikako langileek. Greba eguna dute gaur eta jarraipena %100ekoa ari da izaten. Ostegunean ere greba egingo dute.
Egoera estuan aurkitzen da ALESTIS enpresa. Abuztuan iragarri zuen zuzendaritzak Estatu mailako 585 langileren kaleratzea, 87 enpresak Miñanoko Parke Teknologikoan duen plantan, plantillaren %46. Mobilizazioetan murgilduta daude ordutik bertako langileak.
Iragan astean CCOO eta UGT sindikatuek zuzendaritzarekin sinatutako aurreakordioa ukatu zuen plantillaren gehiengoak (105 bozka kontra, 16 alde eta 3 abstentzio). Gauzak horrela mobilizazio egutegiari heldu diote berriz.
Greba eguna izaten ari da gaur Miñanoko fabrikan eta jarraipena erabatekoa ari da izaten. Ostegunerako, urriak 29, bigarren greba egun bat deitu dute sindikatuek.
Enpresako zuzendaritzak aeronautika sektoreak bizi dituen galerak erabili nahi izan ditu kaleratzeak eta Enplegu Erregulazio Espedientea justifikatzeko. Sindikatuek, kontrara, egoera «koiunturala, eta ez estrukturala» dela defendatu dute eta produkzioak aurrera egin dezakeela defendatu dute: «langilerik atzean utzi gabe».
Administrazio publikoei inplikazioa eskatu diete ere. Langileek aeronautika «sektore estrategiko» bat dela gogorarazi dute: «ezin dute lanpostuak suntsitzea onartu»
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!